euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Oian, tapak eta pintxoak': euskal taberna berria Buenos Airesko Palermo Soho-n, Takehiro Ohno japoniarraren eskutik

2021/05/19

'Oian, tapak eta pintxoak’: euskal gastronomia Buenos Airesen (argazkia Japón Hoy)
'Oian, tapak eta pintxoak’: euskal gastronomia Buenos Airesen (argazkia Japón Hoy)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euskal sukaldaritza gustuko duten argentinarrentzat Takehiro Ohno ez da batere izen ezezaguna. Izan ere, Oiartzunen trebatu zen chefak urteak daramatza Buenos Airesen, euskal sukaldaritzari lotutako hainbat proiektutan partaide. Askotan ikusi izan dugu errezeta tradizionalen irakasle Gourmet TV kate espezializatuan eta baita Argentinako hiriburuan egiten den ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiko agertokietan ere, batzuetan euskal gastronomiaren beste erreferente bat den Itziar Aguirrerekin.

2020 amaieran, pandemia eta konfinamendua gorabehera, egoerari gogor aurre egitea erabaki zuen eta bere aspaldiko proiektu bati ekin zion: ‘Oian, tapas y pintxos’ (‘Oian, tapak eta pintxak’) lokalean Euskal Herriko menu tipikoak eskaintzen ditu Ohnok, tartean, pintxoak, kroketa eta tortilak, eta baita otarrainxkak baratxuriarekin ere, txibiak tintan, olagarroa, arrautzak txistorrarekin eta Burgosko odolkia....

Takehiro Ohnok berak azaltzen duenez, “Gaztetan Euskal Herrira joan nintzen euskal gastronomia ikastera eta geroztik betiko ametsa izan dut euskal jatetxe bat irekitzea. 20 urte baino gehiago pasatu dira baina orain lortu egin dut”, agertzen du chefak. “Izena –gaineratu du– Oiartzuni egiten diodan omenaldi txikia da”.


Ohno bere istorioa kontatzen, nola iritsi zen euskal sukaldari izatera, Kongresu batean Argentinako Cordoban


Takehiro Ohno eta ‘Oian, tapas y pintxos’ jatetxeko bere lan taldea

‘Oian, tapak eta pintxoak’ lokala hiriburuko Palermo auzoan dago, ‘Mercado Soho’ izeneko gunean, Armenia kaleko 1744an. Asteartetik ostiralera dago irekita arratsalde partez eta larunbat eta igandetan eguerdiz ere.

Ohnok Ohno Kitchen izeneko Youtube kanala dauka eta bertan bere errezetak partekatzen ditu.

‘Oian, tapak eta pintxak’ sareetan, oian.ok



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia