euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohoratu nahi al duzu emakumeren bat eta esker ona adierazi San Frantziskoko Euskal Kultur Eguneko liburuan?

2023/09/25

Urriaren 1a da azken epea orrialdeak sartzeko BEOren emakumeentzako esker oneko liburuan
Urriaren 1a da azken epea orrialdeak sartzeko BEOren emakumeentzako esker oneko liburuan

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. San Frantziskoko euskaldunek egun berezi bat biziko dute datorren urriaren 21ean, egun horretan, 2023ko Euskal Kultur Egunaren baitan, emakumeek euskal komunitatearen baitan egindako lan askotan ez-aitortua azpimarratu eta nabarmenduko baita, iragana, oraina eta geroa ere mintzagai hartuz emakumeen partaidetza eta ekarpenari eta eredu aldaketari dagokionez. Irabazteko asmorik gabeko BEO (Basque Educational Organization) erakundea antolatzaile duen ekimen honen baitan (ikus hemen programa osoa), liburu bat argitaratuko da eta edonork izango du aukera bertan orrialde bat erosi eta nahi duen emakumea ohoratzeko, testua eta argazkiak eraman ahal izango dituen orrialde batean.

Liburua ekitaldian bertan salgai ipiniko zaio euskal komunitateari eta orrialdea erosi dutenek ale bat izango dute, nahi dutenari oparitzeko. Luburuan agertzea: Zein modu polita ohoratu, edo eskerrak eman nahi dizkiozun emakume bati edo batzuei, modu original honetan egiteko, BEO eta bere euskal amerikar kultur ekitaldiak babesten dituzun aldi berean!, esaten du liburuko orrialde bat erosteko gonbidatzen duen BEOk.

100 dolarren truke izan zaitezke liburu honen parte eta estiman dituzun emakumeari —hiru izen eta argazki ere sar daitezke— publikoki eskertu zure izenean, familiaren izenean, Euskal Etxearen izenean edo komunitate osoaren izenean bere dedikazioa edota komunitateran alde egin duen lana. Pertsonaren izenarekin batera, argazkiak, lerro batzuk edo poemaren bat sar ditzakezu. Ez dago ezer diseinatu behar, argazkiak eta testua bidali baizik. Guztia internetez egin daiteke, baita ordainketa ere

Azken epea urriaren 1a. Pauso guztiak, hemen topa ditzakezu. Animatzen?

Eguberri opari polita izan daiteke, ezta?



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia