euskal diaspora eta kultura
2009/05/07
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Argentinako Euskadiko Ordezkaritzak jakinarazi duenez Gaztemundu programan parte hartu nahi duten gazte argentinarrek, eskabideok Ordezkaritza horretan aurkeztu nahi izatekotan, azken eguna datorren maiatzaren 22a izango dute, eguerdiko 13:00tan. Deialdi orokorrean eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 25ean bukatuko dela dio, baina Argentinan egun hori jai nazionala denez, eskabideak Euskadiko Ordezkaritzan aurkeztu nahi dituzten gazteek lehenxeago egin beharko dute. Ordezkaritzan Maiatzaren 22aren ostean jasotzen diren espedienteek jai egunaren ondorengo lehen laneguneko data jasoko dute (eta beraz Gaztemundurako epetik kanpo egongo dira).
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo hona:
Paula Barkin
Euskadiren Argentinako Ordezkaritza-Delegación de Euskadi en Argentina
Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
Av. Alicia Moreau de Justo 846 3° of. 21
Ciudad Autónoma de Buenos Aires
C1107AAR República Argentina
54 11 4120-0586/88/90
E-maila: paulabarkin@ej-gv.es
Gaztemundu 2009 programari esker Diasporako 45 gaztek Euskal Herrian egonaldia egingo dute uztailaren 12a eta 24a bitartean eta artxibo historikoak digitalizatzen, errekopilatzen eta sarean argitaratzen trebatuko dira. Ikastaroaren gaia dela eta, aurten Gaztemundun parte hartzeko betebeharreko bat zera izango da: eskatzaile bakoitzak bere euskal etxearen memoria historikoarekin zerikusia duten 200 gai (argazkiak, audioak edo bideoak) katalogatu eta horien analisia egin izana.
Deialdiari buruzko informazio gehiago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus