euskal diaspora eta kultura
2010/06/10
PUBLIZITATEA
Azpeitia, Gipuzkoa. Odriozola familiak biltzeko joera izan du eta San Inaziok zerikusia izan du batzeko aitzaki edo motibuekin. 1610ean Juan Odriozolak familia santu loiolatarraren babespean ipini ondoren, 1910eko uztailaren 31ean Odriozolatarrek hori gertatu zeneko hirurehungarren urteurrena ospatu zuten; urte batzuk geroago, 1956ko apirilean, San Inazioaren jubileu-urtea zela-eta deitu zuten bilera; eta 1991n, San Inazioren jaiotzaren bostehungarren urteurrenarekin bat eginez. Aurten, Juan Odriozolak San Inazio familiaren babesle izendatu zuela lau mende betetzen diren honetan, uztailaren 4rako egin den deiak, munduan dauden Odriozola guztiak hartu ditu aintzat, gertuko eta urruneko ahaideak biltzeko asmoarekin.
Egun horretan, Odriozolatarrek Azpeitiko Kiruri jatetxean bazkalduko dute, baina lehenago Loiolako Basilikan Odriozola deituradun apaizek emaniko meza izango dute. Elizkizunaren ondoren ekitaldira bertaratzen diren Odriozolatarren argazkia egingo da. 12.00etan, euskal folklore erakustaldia izango da Loiolan bertan eta ondoren, aldamenean dagoen jatetxera bazkaltzera joango dira.
Ekitaldian parte hartu nahi duenak, jatetxera bertara deituta egin daiteke erreserba --(34) 943 815 608-- edo korreo elektroniko helbide honetara idatziz: kiruri@wanadoo.es. Ostatua ere behar dutenek Viajes Urolarekin kontsultatu edo jar daitezke harremanetan --(34) 943 150 804 edo azpeitia@viajesurola.com helbidean--, agentzia hau hautatu baitute antolatzaileek lan horretarako. Odriozola familiaren web orrian, familiaren historiaren berri zein uztailaren 4an izango diren ekitaldien inguruko xehetasunak aurki daitezke.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus