euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Obabakoak"-ek 25 urte: Atxagaren eleberria izango da Klasikoen 6. Irakurketako protagonista

2013/06/17

Aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituaren afitxa
Aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituaren afitxa

PUBLIZITATEA

Bernardo Atxaga idazlearen "Obabakoak" eleberria 25 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko berau aukeratu dute ostegunean egingo den Klasikoen 6. Irakurketa Jarraituaren izar. Goizeko zortzietatik hasita, Arriaga Antzokian Atxagaren maisulana irakurriko dute jarraian, hala pertsonaia ezagunek nola irakurle anonimoek. Horien artean izango dira ere hogei bat euskal etxetako irakurleak, bideo bitartez. Halaber, Arriaga Antzokiko plazan gaurtik eta ostegunera bitartean, eleberriaren 25 urteak direla eta, zenbait ekitaldi egingo dira.

Bilbo, Bizkaia. Seigarren urtez, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen Irakurketa Jarraitua antolatu du eta aurten Bernardo Atxagaren "Obabakoak" eleberria aukeratu du irakurgai gisa, liburuak 25 urte betetzen dituela eta. Egitasmoak Bilboko Udaleko Euskara Sailaren eta Laboral Kutxaren babesa du.

Irakurketa saioa ostegunean egingo da, Bilboko Arriaga antzokian, goizeko zortzietan hasi eta ilunabarra arte. Bernardo Atxaga bertan izango da eta berak irakurriko du lehen pasartea. Egilearen ondotik, 400 lagun inguruk hartuko dute parte irakurraldian: euskaltegiko ikasleak; euskal kulturarekin, gizartearekin, ekonomiarekin eta politikarekin zerikusia duten herritarrak, eta baita mundu zabaleko euskal etxeek ere. 

Euskal elkarteek aldez aurretik grabatutako bideo baten bidez parte hartuko dute, eta, antolakuntzak EuskalKultura.com-i helarazi dion informazioaren arabera, hauek izango dira partehartzaileak: 

BIDEO PASARTEAK

EUSKAL ETXEA

 34. Bartzelona

EUSKAL ETXEA-CENTRE CULTURAL

 49. Madril

EUSKAL-ETXEA-HOGAR VASCO DE MADRID

 64. Erroma

ACE – ERROMAKO EUSKAL ETXEA

 64. London

LONDON BASQUE SOCIETY

100. Berlin

GERNIKA DEUTSCH-BASKISCHER KULTURVEREREIN E.V.

139. Mallorca

EUSKAL ETXEA "ARTEA"

139. Paris

PARISEKO ESKUAL ETXEA - LA MAISON BASQUE DE PARIS

185. Mar del Plata

CENTRO VASCO DENAK BAT - Argentina

211. Montevideo

HAIZE HEGOA - Uruguai

211. Sydney

GURE TXOKO BASQUE CLUB INC. - Australia

244. Santiago

COLECTIVIDAD VASCA DE CHILE

244. Valparaiso

EUSKO ETXEA CASA VASCA DE VALPARAISO - TXILE

264. Sao Paulo

EUSKO-BRASILDAR ETXEA - CASA VASCO BRASILEIRA

264. Asuncion

JASONE EUSKAL ETXEA - Asuncion

293. Montevideo

CENTRO VASCO "EUSKAL ERRIA"

293. Montreal

EUSKALDUNAK ASSOCIATION DES BASQUES DU QUEBEC

319. Mexiko Hiria

CENTRO VASCO DE MEXICO A.C.

344. AEB – San Frantzisko

BASQUE CULTURAL CENTER - SFO

352. Vancouver - Kanada

ZAZPIAK BAT BASQUE SOCIETY

352. Tokio

ASOCIACION TOKYO-KO EUSKAL ETXEA

375. New York

EUZKO ETXEA OF NEW YORK

402. Euskaltzaleok

ASSOCIACIÓ EUSKALTZALEOK - Valentzian

402. Valladolid

CENTRO VASCO "GURE TXOKO"

Ospakizunak gaur hasita

Alabaina, osteguna baino lehen eta Atxagaren lan mugarria izan denaren 25. urteurrena kari, hainbat ekitaldi antolatu dira Antzokiko plazan, gaur bertan hasita. Hasteko, karpa bat zabalduko du Bilbo Zaharra euskaltegiak Arriagako plazan. Karpak bi sail eskainiko ditu: alde batetik, erakusketa garrantzitsua, eta bestetik, kultur egitarau oparoa.

Kurtso guztian zehar, Obabakoak liburuari buruz eskaini diren bederatzi Forum-etatik hiru, karpako egitarauaren barruan kokatzen dira: lehena Bernardo Atxagarekin, bigarrena Ibon Sarasola eta Inazio Mujikarekin eta azkena Iñaki Irazu eta Joxan Goikoetxearekin.

Ekitaldi egitarau berezi honi buruzko informazio osoa, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia