euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Obaba filmarekin segituko dute Buenos Airesen Kongresuko Liburutegiko Euskal Kultura Jardunaldiek

2014/09/01

Argentinar Nazioko Kongresuko Liburutegiko III. Euskal Kultura Jardunaldien kartela.
Argentinar Nazioko Kongresuko Liburutegiko III. Euskal Kultura Jardunaldien kartela.

PUBLIZITATEA

Argentinar Nazioko Kongresuko Liburutegiak eta Buenos Airesko Udako Euskal Unibertsitateak (UVV, Universidad Vasca de Verano) antolatuta, gaur astelehena emango zaie jarraipena Buenos Airesen, joan den abuztuaren 25an hasitako Nazioko Kongresuko Liburutegiko Euskal Kultura Jardunaldiei. Gaurkoan, Montxo Armendarizen Obaba filma ikusi ahal izango da, Carlos Gabilondo irakaslea aurkezle. Ekitaldiak ostegunean segituko dute eta datorren astean, irailaren 11ean izango dute azkena. Saioak abuztuaren 25ean estreinatu ziren, Gernikako Arbola kantatu zen zeremonia batean, Kanky Kuzemel-en ahotsean, Marité Echegoyenek eta Sara Pagola Euskadiren Ordezkaria hizlari.

Buenos Aires, Argentina. Jardunaldietako gaur arratsaldeko programak Montxo Armendariz zuzendari nafarraren Obaba filma baitaratzen du, Carlos Gabilondo izango da lana bere testuingurupean aurkeztu eta bere ezaugarriei buruzko azalpenak emango dituena, iluntzeko 18:00etatik 20:00etara.

Ostegunean, berriz, bi saio eskainiko dira asteleheneko ordu berean, bitxigintzari buruzkoa lehena, Lapridako Silvia Azpiazu arkitektoa gidari; eta hitzaldia bigarrena, 'Euskal emakumea: zientzia eta sorginkeriaren artean' izenburupean, Marité Echegoyen hizlari.

Datorren astean, ostegunean eskainiko da jardunaldiotako azken saioa. Lehenik, gai gisa 'Zergatik eta nola gogoratzen dugu Euskal Herria guk, bertako ondorengoek' hartuta Txarito Naya mintzatuko da, seietan; eta ondoren Carlos Irisarri, honako izenburu luzearekin: 'Euskara euskaldunen hizkuntza. Historia laburra. Euskal Herrira bidaiatzeko hiztegitxo konprimitua (euskal kultura bere osotasunean adierazten den espazioa da Euskal Herria)'. [gogoan euki hitzaldi hauek berez buztuaren 28rako zeudela egitaraututa, baina greba eguna izan zenez hona sldatu ziren]

Aldi berean arte erakusketa bat ere dago zabalik abuztuaren 25etik irailaren 12ra arte, pintura arlokoa [Maria Silvia Latasa, akuarelak; Ines Maria Prats, akrilikoak; Analia Sagardoy, teknika mistoa; eta Gabriela Basilio (pintura, teknika mistoa)]; bitxigintza arlokoa ('euskal bitxigintza kontzeptuala';) eta eskultura arlokoa, [Silvia Azpiazu eta Mary Irigoyen]. Sarrera libre eta doakoa

Aurten hirugarren edizioan sartu diren jardunaldi hauek joan den astean hasi ziren Nazioko Kongresuaren Liburutegian, Buenos Aires hiriburuan. Ekitaldi guztiak musutruke eta sarrera librez antolatu dira, liburutegiaren egoitzan, Alsina 1835 helbidean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia