euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NYeko aldizkari batek Nafarroarako bidaia zozketatzen du 'nafar likore gorri' baten izena asmatzen dutenen artean

2008/02/04

Nicolás Ramírez, Tafallako Tubal jatetxeko sukaldaria, iazko NY-ko Nafar Asteko ekitaldi batean
Nicolás Ramírez, Tafallako Tubal jatetxeko sukaldaria, iazko NY-ko Nafar Asteko ekitaldi batean

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetan bizi diren bi lagunek aurten Nafarroara bidaiatzeko aukera izango dute AEBtako 2008 Nafar Astearen karietara antolatu den zozketa medio. Gaur bertan Miamin hasiko den Nafar Asteak Foru Erkidegoa Estatu Batuetan ezagutaraztea du helburu eta asmo horrekin Time Out New Yorkaldizkariak aipatu bidaia zozketako du honako galdera zuzen erantzuten duten pertsonen artean: Zein da Nafarroako likore tipikoa, basaran eta anisez egiten dena? Horrez gain, heldu den igandera arte nafar produktuen kanpainan parte hartzen ari diren New Yorkeko jatetxeen zerrenda bildu dugu datorren testura.
Edari nafarrari buruzko galderaren erantzuna zein den dakitenek aldizkariaren webgunera sartu eta erantzunaren eta bere datuen laukia bete baino ez dute egin behar. Gogoratu, parte hartzeko AEBetako egoiliarra behar dela izan. Erantzunak otsailaren 6a baino lehen bidali behar dira, datorren osteguna baino lehen alegia. Irabazleek astebeteko bidaia egin ahal izango dute Nafarroara, aurtengo edozein datatan, Sanferminetan ezezik, uztailaren 5etik 15era.

Sariak barne honokoak daude: bi hegazkin txartel Etsatu Batuetatik Nafarroara, zazpi gauetarako ostatua, hiru afari Nafarroako jatetxeetan, kotxe baten alokairua txangoak egiteko eta Iruñan zehar tour gidatu bat. Zozketa AEBetako 2008 Nafar Astearen laugarren edizioa dela eta antolatua izan da, Nafarroako aukera turistikoak ezagutzera emateko asmoarekin.

Nafar Astea Miami eta New Yorken

Nafar Astea gaur hasiko da Miamin eta bihar asteartea ere Floridako hiri honetan garatuko da (otsailaren 3 eta 4ean) eta ondoren New Yorken izango du jarraipena, asteazken eta ostegunez, otsailaren 6 eta 7an. Gainera otsailaren 1etik 10era bitartean New Yorkeko hamar bat jatetxetan nafar produktu tipikoak eta errezeta zahar eta berriak dastatzeko aukera izango da. Teresa Gil sukaldariak (Iruñeko Don Pablo jatetxeko chefa) bere azken emaitzak aurkeztuko ditu eta gazta eta ardo dastaketak eskainiko dira: Erronkari edo Idiazabalgo gazta edota Inurrieta, Monjardin eta Alzania ardandegietako Errioxa ardoak. Ekitaldi hauetarako, Miguel Sanza presidentea buru duen ordezkaritza nafar zabala etorria da New Yorkera (ikus hemen).

Bestalde, hona nafar produktuen kanpainan parte hartuko duten New Yorkeko jatetxeen zerrenda:

-Alcalá (342 E 46th St at First Ave)
-Boqueria (53 W 19th St at Sixth Ave)
-Casa Mono (52 Irving Pl at 17th St)
-E.U. (235 E 4th St at Ave B)
-Lily’s (501 Lexington Ave at 47th St)
-Madison Lounge (45 E 45 St between Madison and Vanderbilt Aves)
-Olives NY (201 Park Ave South at 17th St)
-Pamplona (37 E 28th St between Madison and Park Aves)
-Pintxos (510 Greenwich St at Spring St)
-Sala One-Nine (35 W 19th St between Fifth and Sixth Aves)
-Solera (216 E 53rd St at Third Ave)
-Suba (109 Ludlow St between Delancey and Rivington Sts)
-Tía Pol (205 Tenth Ave between 22nd and 23rd Sts)
-Toledo (6 E 36th St between Fifth and Madison Aves)


Lotura interesgarriak

Nafarroako Turismo Bulegoa
www.turismo.navarra.es

Miguel Sanz 2008ko AEBetako Nafar Astean izango da
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 31ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia