euskal diaspora eta kultura
2009/11/26
PUBLIZITATEA
Medellin, Kolonbia. Ikasgunetik beretik EuskalKultura.com-era bidali duten informazioaren arabera, bi dira datozen egunotarako egin diren deialdiak, horietarik lehena bihar bertan, ostirala, azaroaren 27an, eta bigarrena bihar zortzi, abenduaren 4ean, biak Medellingo Porton del Sur jatetxean, iragarritako osagaiak beretsuak: euskal zinema eta Kimuak-eko laburmetraiak, euskal mjusika eta gastronomia lagun.
Datorren asteko larunbatean, abenduaren 5ean, John Alejandro Ricaurte historialariak, Ikasguneko sortzailea bera, mintzaldia emango du Antioquiako Euskal Etxearen aurrean, 'Euskaldunak Nueva Granadako Independentzian' lanaren lehenengo aurrerapen bat eskainiz eta, beraz, euskaldunek Nueva Granadako Erregeorderriaren Independentzia prozesuan izan zuten jokabidea xehetuz.
Euskaldunik bi aldeetan
Ricaurtek agerian utzi nahi du burrukan zeuden bi alderdietako bakoitzak Euskal Herriko lurralde diferentetan jaiotakoak biltzen zituela, euskaldunak Nueva Granadako Erregeorderriaren Independentziaren alde zein kontra zeudela.
Aipatu azkenik, alde erregezalean bazegoela 'Nafarroako Lehenengo Batailoia' izenekoa, egun Kolonbia eta Venezuela diren lurraldeetan aritu zena, probintzia baskongadetako zein Nafarroako soldadu profesionalez osatua, dio Ricaurtek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus