euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Northern Nevada International Center-ek saria eman dio Carmelo Urza USACeko zuzendariari

2009/04/29

NNICren X. Urteroko Gala Globaleko ikuspegia (argazkia Nnic.org)
NNICren X. Urteroko Gala Globaleko ikuspegia (argazkia Nnic.org)

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Aurtengoan "Think Global, Act Local: Munduarekiko adiskidetasun estatubatuarra berritzen" lelopean, Northern Nevada International Center (NNIC) erakundeak bere X. Urteroko Gala Globala egin du joan den apirilaren hiruan Renoko Eldorado Konbentzio Aretoan. Gonbidatuen artean Nevadako lehenengo dama, Mrs. Dawn Gibbons, zegoela, honako hiru eragileei eman zien saria: Carmelo Urza, USACeko (University Studies Abroad Consortium) sortzaile eta zuzendaria, Susan Bender, Nevada-Reno Unibertsitateko (UNR) Ikasleen Nazioarteko Bulego ko zuzendaria, eta Mary Lewellen, nazioarteko garapenean aditua.

265 bat pertsona bildu zituen galak hitzaldiak baitaratu zituen eta baita tokiko artisten ikuskizunak ere. Ekitaldi berean, Renoko Sunrise Klub Rotarioak Washoe konderriko ikasle eta gazteentzako "Munduarekiko adiskidetasun estatubatuarra" gaiaz deitutako saiakera sariak ere eman zituen. NNIC erakundeak, azkenik, aurtengo bere sariak banatu zizkien Carmelo Urza, Susan Bender eta Mary Lewellen-i.

Lotura interesgarriak

Carmelo Urzaz, UNRko Euskal Mintegiaren webgunean
http://basque.unr.edu/04/4.2.1t/4.2.1.08.urza1.htm



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia