euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioa udako barnetegi bat entolatzen ari da Euskal Herrian

2013/02/05

2011n Boiseko Korrika Fun Run ekitaldian parte hartu zuten lagunak Euskal Etxearen parean, lasterketa abiatzeko prest
2011n Boiseko Korrika Fun Run ekitaldian parte hartu zuten lagunak Euskal Etxearen parean, lasterketa abiatzeko prest

PUBLIZITATEA

North American Basque Organizations federazioak (NABO) uztailean Euskal Herrian egingo den barnetegian izena emateko epea ireki du. Ikastaroa uztailaren 1etik 12ra egingo da, Lazkaoko Maizpide barnetegian, ingelesa hitz egiten duen irakasle batekin. Ikastaroaren prezioa 414 eurotakoa izango da, ostatua eta janaria barne. Horrez gain, Boiseko euskaldunak 2013ko Korrika Fun Run ekitaldia antolatzen hasiak dira: martxoaren 9an egingo da. Datu gehiago jarrian.

Boise, AEB. NABO federazioa euskara ikastaroa ari da antolatzen Lazkaoko Maizpide barnetegian. Klaseak egunean sei ordukoak izango dira, eta horrekin batera ikasleek kultur jarduerak ere egingo dituzte. Igandeetan kultur bidaiak eta txangoak egingo dira.

Ikastaroaren prezio 414 eurotakoa da (ikastaroa, ostatua eta janaria barne). Parte hartzeko 16 urtetik gora izan behar da, eta ikastaroa NABOk antolatu badu ere, mundu osoko euskara ikasleek eman dezakete izena.

Ikastaroa aurrera atera dadin gutxienez zortzi laguneko taldea osatu behar da. Maila oinarrizkoa izango da, baina NABOk maila aurreratuagoan parte hartzeko aukera ere eskaintzan du. Maizpidek beste ikastaro trinko bat eskaintzen du ekainean (hilabete osoa) eta baita uztaileko eta abuztuko azken bi asteetan.

Izena eman nahi izanez gero edo informazio gehiago eskuratzeko, idatzi e-maila Izaskun Kortazar NABOren Euskara koordinatzaileari hona: izaskunkortazar@gmail.com.

Korrika Boisen

Bestalde, Boiseko euskaldunek euskararen aldeko beste ekimen baten berri eman dute egunotan. Idaho hiriburuko euskaldunak Basque Run/Walk Korrika ekitaldiaren edizio berri bat ari dira antolatzen, AEK euskaltegien koordinadorak Euskal Herrian egiten duen euskararen aldeko lasterketarekin batera. Martxoaren 9an egingo da eta bertan biltzen den dirua AEBetako euskara irakasleen trebakuntzan laguntzeko erabiliko da.

Lasterketa Boiseko Basque Center-etik abiatuko da eta irteera animatzeko Txatxangorriak taldeak kontzertutxo bat emango du, Oinkariko dantzari batek aurreskua dantzatuko du eta umeentzako jokoak egingo dira. Boiseko alkate Dave Bieter-ek emango du irteera. Lasterketa amaituta bazkaria egingo da euskal etxean eta ondoren poteoa Basque Block kalean zehar.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia