euskal diaspora eta kultura
2008/10/31
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Hiru Erreka Euskal Etxeak 'Immigrante bati elkarrizketa' lehiaketaren sari banaketa egin zuten joan den urriaren 17an. Irabazleak Tres Arroyos bertako Nora Giménez eta Chaco probintziako Fabio Echarri izan ziren. Gimenezek irabazi zuen sari nagusia, bere aitona arabiarrari egindako elkarizketa batekin. Epaimahaiaren esanetan berak aurkeztutako elkarrizketa “lan bikaina da, bai literaturaren aldetik, bai historiari dagokionez. Horrezaz gain, sentimendu aldetik ere, hunkitu egin gaitu testuak”. Echarriren lana, aldiz, euskaldun bati egindako elkarrizketa izan zen. “Lan honetan oso argi ikusten da nola bizi ziren euskaldunak XX. mendearen hasieran”, azaldu zuen epaimahiak.
Elkarrizketen artean Holanda, Afrika, Italia, Espainia eta Kolonbiako immigranteei buruzko lanak jaso zituen elkarteak. “Lehiaketaren asmoa gazteek etorkinek gure historian, batez ere, herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoan, izan duten garrantziaz konturatzea izan da", azaldu zion Gladys Salcedo euskal etxearen kideak Euskalkultura.com-i. “Ez genuen nahi Immigrantearen Eguna ospakizun hutsa izatea. Jendeak gaia ikertzea zen gure helburua”.
Lehiaketaren lehenengo saria --laurehun
peso-- aurresku batekin hasi zen ekitaldi honetan eman zioten
Gimenezi. Echarrik, Chaco probintziakoa izanik, ezin izan zuen bertara bildu eta Euskal Astean emango diote saria Euskal Etxeko ordezkariek.
[Ekitaldira bildu zen jendeak adi-adi jarraitu zuen lan irabazleen irakurketa (argazkia Hiru Erreka EE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus