euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Non hitz egiten da euskaraz munduan zehar? Jar ezazu zure euskal etxea Mintzatu webguneko mapan

2012/12/03

North Queenslandeko euskal etxe australiarra Mintzatun dago jada
North Queenslandeko euskal etxe australiarra Mintzatun dago jada

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak Mintzatu webgunea jarri du abian, euskara teknologia berrien bitartez sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Webgunea munduko euskaldunen ekarpenekin osatzen ari da eta erabiltzaileak apurka apurka ari dira jada leku euskaldunak mapan jartzen. EuskalKultura.com-etik ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu Diasporako euskal etxeetako euskara ikasle eta irakasleei eta munduko euskaldun orori. Erabiltzaileen artean sariak banatuko dira, gainera!

Bilbo, Bizkaia. Iragan astean Azkue Fundazioak abian jarri zuen Mintzatu.com ekimena, mundu osoko gune euskaldunak bildu eta sarean jartzeko helburuarekin. Horretarako, baina, munduko euskaldunen parte hartzea behar du Azkuek. Ideia oso sinplea da: Mintzatu.com webgunean izena eman eta mapan euskaraz non hitz egiten den adierazi.

Hasi dira jada leku batzuk agertzen mapan, gehienak Euskal Herrian, baina badira Diasporako gutxi batzuk ere. EuskalKultura.com-etik munduko euskaldunei parte hartzeko eta Diasporako toki euskaldun andana gehitzeko proposamena egin nahi diegu.

Nola sortu leku berri bat?

Mapan lekuak sortzea oso erraza da. Horretarako nahikoa da Mintzatu.com webgunean sartzea eta erabiltzaile bezala izena ematea. Ondoren "Lekua Gehitu" botoia sakatu behar da eta jarraian mapan kokatu behar da lekua, botoia nahi dugun lekuan jarriz, edo, bestela, beherago agertzen den formularioan lekuaren helbidea idatziz; horrela, mapan agertuko da lekua. Jarraian, formularioa bete eta gorde egin behar da. Lekua euskal etxe bat, euskaltegi bat, denda, enpresa... izan daiteke.

Azkue Fundazioko Amaia Ozerinek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, Mintzatu.com ekimenarentzat Diasporako euskaldunen parte hartzea oso garrantzitsua da, eta izan ere, eurengan pentsatu dutelako mapak mundu osoa hartzen du. "Guretzat oso garrantzitsua da erakustea euskara gure muga geografikotik kanpo hitz egiten dela erakustea; Diaspora esistitzen dela ikustea eta, gainera, mapan ere kokatzea", esan du Ozerinek.

Buenos Airesen euskaraz, non?

Mintzatu.com-ek mapan leku euskaldunak kokatzeaz gain, beste aukera oso praktikoa eskaintzen du: erabiltzailearen inguruan dauden gune euskaldunak topatzea. Datorren urtean sakelako telefonoentzako aplikazioa sortzeko asmoa du Azkue Fundazioak, baina dagoeneko erabil daiteke, telefonoarekin interneten sartuz eta webgunera joaz. 

Mintzatu.com-en mapa leku berriekin osatuz joan ahala, sistemak aukera politak eskainiko ditu; adibidez, Buenos Airesera bidaia egin duen euskaldunen batek inguruan euskaldunak topatzeko aukera. Edo San Frantziskon, Shanghaien edo Sydney-en galduta dabilenak argibideak euskaraz emango dizkion laguna aurkitzeko parada.  

Diasporara ere sariak

Diasporan badira euskaraz egiten duten edo ikasten ari diren euskaldun asko; Mintzatu.com-en sartzeko gonbitea egin nahi diegu guk; Euskal Herrian Diasporaren errealitatearen berri izan dezaten, nazioarteko euskal lekuen sare bat osatu ahal izateko eta, agian, toki hauetara inguratzen diren euskaldunei euskal etxeak bisitatzera  eta bertakoekin euskaraz mintzatzeko animatzeko.

Gainera, parte hartzaileen artean sariak banatuko ditu Azkue Fundazioak: leku gehien sortzen dituenari, check-in gehien egiten duenari, plataforman lagun gehien dituenari, sistemako bi altxor sekretuak topatzen dituenari... Lehiaketa otsailaren 15a arte egongo da irekita eta sariak FNAC-en erosteko 100 eta 200 euroko diru-txekeak izango dira (Diasporako erabiltzaileek ere baliatu ahalko dituzte, FNAC-en webgunearen bitartez).

EuskalKultura.com webgunean jarri dugu jada, eta zu, zeren zain zaude zure euskal etxea gehitzeko?

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia