euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Non dago Mikel?” dokumentala Buenos Airesko Gaumont zineman ikusgai, Jasone Agirre legebiltzarkidea partaide

2023/11/10

Astelehenean, azaroaren 13an, Gaumont zinema aretoan “Non dago Mikel?” dokumentala proiektatuko da. Mikel Zabalza gazte nafarraren desagerpenaren kronika Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamasek zuzendu dute.
Astelehenean, azaroaren 13an, Gaumont zinema aretoan “Non dago Mikel?” dokumentala proiektatuko da. Mikel Zabalza gazte nafarraren desagerpenaren kronika Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamasek zuzendu dute.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Jasone Agirre Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko parlamentari bizkaitarra partaide, "Non Dago Mikel?" dokumentala edatorren astelehenean, azaroak 13an, eskainiko da hiriburu argentinarreko publiko orokorraren aurrean, 17etan, Gaumont zineman. Amaia Merino eta Miguel Angel “Pitu” Llamas zuzendari dituen filmak Mikel Zabaltza gazte nafarraren desagerpenaren istorioa kontatzen du 1985ean. Garai hartako lekukotasun eta irudi argitaragabeen bidez, abendu hartan Guardia Zibilak atxilotu ondoren Bidasoa ibaiaren uretan hilda agertu zen orbaizetarraren desagerpenaren 20 egunak kontatzen ditu.


Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamasek zuzendutako “Non Dago Mikel? filmaren trailerra

“Non Dago Mikel?” autobus gidari zen Zabaltza gaztearen desagerpenaren kronika da. Guardia Zibilak beste gazte batzuekin batera atxilotu zuen, eta gainerakoak askatu zituztenean, tortura larriak salatu zituzten Donostiako Intxaurrondoko kuarteletan eginak. Baina atxilotuetako bat, Zabalza, ez zen agertu. Hainbatek ez zuten zinetsi gertakarien bertsio ofiziala eta protesta handiak gertatu ziren Euskal Herrian. Susmoak, bere gorpua Bidasoa ibaian agertu zenean baieztatu ziren. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak motibazio politikoko indarkeriaren biktima gisa aitortu zuen Mikel Zabalza, eta Balorazio Batzordeak onartu zuen Mikel Zabalza atxilotu eta torturatu egin zuteneko ustea, "zigor eta tratu krudel, anker edo iraingarriak tarteko, eta horrek heriotza ekarri ahal izan ziola”.

Estreinaldia Euskaltzaleak-en

 
Miguel Ángel Llamas "Pitu" zuzendaria, azaroaren 3an Euskaltzaleak-era bertaratutakoekin solasean

Pasa den asteko ostiralean, azaroaren 3an, Carlos Gabilondo koordinatzaile duen Euskal Zinema Ibiltaria zikloko azken topaketan, "Non Dago Mikel?" estreinatu zen Buenos Airesen, Euskaltzaleak-en egoitzan. Ekitaldiak ikusle ugari bildu zituen, eta, kasu honetan bideokonferentzia bidez, Jasone Agirre legebiltzarkidearen eta Miguel Ángel Llamas "Pitu" zuzendarikidearen hitzak entzun ahal izan ziren. Zuzendariak filma egiteko prozesuaren, harreraren eta ibilbidearen xehetasunak eman zituen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia