Boise, AEB. Batzuetan hobe izaten da irudi bakar bat hamaika azalpen eta hitzaldi baino, eta hauxe uste dugu dela kasua. Segidan dakargun bideoa joan den abuztuan Idahoko Boisen, Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatean hazitako Jon Aramburu eta bere emaztegai Krystle-n ezkontzari dagokio. Ezkontza, Boiseko ezkontza bat gehiago izan zen, eta ospakizuna Boiseko Euskal Etxeko aretoetan egin zen, senargaiaren partez gonbidatutako asko ere euskal jatorrikoak baitziren.
Senargaia, Jon, Boisen jaioa, aitaren partez Aulestin dauzka erroak eta amaren partez Ispaster eta Gernikan. Emaztegaia, Krystle, ez da berez euskal jatorrikoa baina Jonekin ezkontzean argi dauka euskaltasuna bere senarraren ezaugarri edo osagaietakoa dela.
Ikusi bideoa eta begira, bereziki 7. minututik aurrera, zer nolako bidea daukaten Boiseko euskal jatorriko gazteek ezkonberriak ohoratzeko eta honelako festa batean ongi pasatzeko.
(Video Jacob Nitu)
Zorionak Krystle eta Jon!