euskal diaspora eta kultura
2012/09/27
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, AEB. Euskaraz abesten duten hiru kaliforniarrek osatzen dute Noka taldea, eta dagoeneko bi album dituzte merkatuan. Bietan, euskal abestiek eta eurek sorturiko kantuek (hauek ere euskaraz) osatzen dute errepertorioa. Taldeak AEBetako euskal etxeetan bira hasiko du urriaren 5ean, NABO federazioak Astero berri buletinean jakinarazi duenez.
Noka hitzaren esanahia hitanoaren barruan solaskidea emakumea denean erabiltzen den tratamentua da. Taldeko hiru kideak --Catherine Petrissans, Andrea Bidart Oteiza eta Begoña Echeverria-- emakumeak eta euskaldunak dira, eta Nokaren musikaren bitartez euren kultura mantentzen eta sustatzen ahalegintzen dira. Bira honetan Laurent Ascarain gitarjole euskaldunaren laguntza izango dute.
Bira Oregon estatuan hasiko da urriaren 5ean, taldeak Ontario Basque Center-en emango duen kontzertu batekin. Ondoren, urriaren 6ean, Noka Idahoko Mountain Home-en izango da eta NABOren Udazkeneko Bilkuran egingo du emanaldia. Hirugarren kontzertua urriaren 12an izango da, Stanford Unibertsitatean, euskal ikasketa programak gonbidatuta. Azken emanaldia urriaren 13an egingo du taldeak, Kaliforniako Iparreko Ibarra euskal etxean, NABOren Kantari Eguna jaiaren barruan.
Informazio gehiago, Astero buletinean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus