euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Ni ez naiz izan" izan da Madrilgo Euskara Ikasleen 5. Laburmetrai Lehiaketako lan irabazlea

2017/04/07

Madrilgo euskara irakasleak (Esti, Ane eta Lander), pelikularik onena irabazi zuten taldeko bi kide eta Kinku Zinkunegi eta Itziar Urretabizkaia
Madrilgo euskara irakasleak (Esti, Ane eta Lander), pelikularik onena irabazi zuten taldeko bi kide eta Kinku Zinkunegi eta Itziar Urretabizkaia

PUBLIZITATEA

Madrilgo euskara ikasleek egindako laburmetraia onena saritzen duen lehiaketa joan den astean gauzatu zen hiriko Euskal Etxean. Ekitaldira bertaratutakoek 10 laburmetraia ikusteko aukera izan zuten eta, ondoren, laburmetraiarik onena aukeratzeaz gain, gizonezko eta emakumezko aktore onenek ere izan zuten saria. Bertan izan ziren Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan-en arduraduna eta, Itziar Urretabizkaia, aktorea (ikusi lan irabazlea!)

Madril, Espainia. Poliki-poliki iritsi dira Madrileko Euskal Etxeko irakasle eta ikasleak azken urteotan egiten duten laburmetraia lehiaketaren 5. ediziora. Madrileko Euskal Etxeko euskaltegiko talde guztiek hartzen dute parte bertan, hau da lehenengo mailatik hasi eta 6. mailara bitartekoak. Bakoitzak dituen hizkuntza baliabideekin egiten dute aurrera eta, nabarmena da, urtetik urtera kalitate hobeko produktuak ateratzen zaizkiela. Aurtengo sari ematea Martxoaren 30ean izan zen eta 10 laburmetraien artean izan zen lehia:

Hauexek dira aurkeztu ziren laburmetraiak:

-Ai ama! (3. mailakoak)
-Familia trukaketa (6. maila)
-Make Eukadi great again (2. maila)
-Momentu txar onenak (2. maila)
-Lehenengo euskal dates (1. maila)
-1. zitak – EH hezea eta beroa 2 (3. maila)
-Ni ez naiz izan  (1. maila)
-Pintxorik gabeko poteak (6. maila)
-Panpinak (4. maila)
-Txotx (1.go maila)

Aurtengo edizioan "Ni ez naiz izan" filma suertatu da irabazle, lehenengo mailako ikasleek egina. Sari nagusia, talde osoarentzat afaria Euskal Etxeko Sagardi jatetxean, beraientzat izan da.

"Ni ez naiz izan" lan irabazlea, lehenengo mailakoek egina. Zorionak bereziki eurei, baina baita parte hartzaile guztiei ere!

Gizonezko eta emakumezko aktore onenaren sariak ere banatu ziren. Eva Murorentzat izan zen emakume aktore onenarena eta Jon Alienderentzat gizonezko aktorerik onenarena.

Epaimahaiko kide ziren, batetik, gainontzeko ikasleak eta, bestetik, Kinku Zinkunegi, HABEren Euskara Munduan programako arduraduna eta  Itziar Urretabizkaia aktore ezaguna.

Zorionak Madrileko Euskal Etxeko irakasle talde bikainari; Esti, Ane eta Landerri. Haien profesionaltasun eta inplikaziorik gabe ezinezkoa bailitzake horrelako ekintza arrakastatsua aurrera ateratzea. Zorionak!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia