euskal diaspora eta kultura
2010/01/25
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo departamentuak gonbidaturik Estatu Batuetako turismo eta gastronomia alorreko ordezkaritza bat ibili da azken hamar egunetan Bizkaian, bertako lurraldea, paisaiak, gastronomia eta turismo baliabideak ezagutzen. Ekimenaren helburua, New Yorken proiektu gastronomiko bat zabaltzea aztertzea litzateke, "euskal etxe berezi bat", hiriko euskaldunen biltoki izan eta, aldi berean, Euskal Herriaren erakusgarri funtzioa beteko lukeena.
Ideia hori airean ibili omen da egunotan ordezkaritza estatubatuarrak Bizkaira egin duen bidaian: delako jatetxea, Estatu Batuetara doazen euskaldunen biltoki gisa ikusten dute eta, bestetik, Bizkaiko turismo eta gastronomiaren erakusgarri, bertatik sukaldaritza eta bestelako sustapen eta ezagutarazte jardunaldiak antolatuz, Aitor Elizegi edo Aitor Basabe bezalako bizkaitar sukaldari ospetsuen eskutik.
Bizkaiko eta Euskal Herriko presentzia turistikoa Estatu Batuetan sartzeko ahalegin hauek bi urte-edo egiten omen dute atzera, besteak beste Miamin, Gabino Martinez de Arenaza Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo zuzendariak esanik. Orain, AEBetako ordezkaritza honek Bizkaia bisitatu duelarik, negoziazio epe berri bat irekiko litzateke New Yorken ezaugarri horiek izango lituzkeen euskal jatetxe bat zabaltzeko. AEBetako ordezkaritzako kideetakoa da Terry Zarikian gastronomi kritikaria eta euskal sukaldaritza zale amorratua: "Euskal sukaldaritza munduko onena da", haren esanetan.
-Deiako artikulua, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus