euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorken, Euskadiren Ordezkaritzan lan egin nahi? Jaurlaritzak Arlo-Instituzionaleko arduradun plaza atera du

2022/04/04

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Apirilaren 7a da hautagaitzak aurkezteko azken eguna, beraz, interesa baduzu, mugitu beharko duzu. Hautaketa-prozesurako deialdi publikoa Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak plazaratu du, eta bete nahi duten lanpostua "Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren zerbitzura Goi-Mailako Teknikari/ Arduradun Instituzional/ Institutional Relations Officer" izenekoa da. Lan-kontratu finkoa da eta Unai Telleria Euskadiren AEBko ordezkariak sinatzen du ebazpen/deialdia. Baldintzetako bat AEBko herritartasuna edo bertan lan egiteko baimena izatea da.

Goi mailako unibertsitate titulua behar da izan eta bi urteko esperientzia antzeko lanpostu batean. Hemen topa ditzakezu. xehetasun guztiak.

Eta hauxe da deialdian parte hartzeko eskabide-orria.

Lanpostuaren ordainsaria, 70.000 dolar estatubatuar gordin urtean kontzeptu guztiak barne.

Plaza hutsik geratu da, aurreko titularra Euskadiren AEBko ordezkari izendatu baitzuten.

Informazio gehiago eta argibideak, Megan Kelleyrekin harremanduz + 212 336 6334 zenbakian edo megankelley a bildua michaelpage.us.com helbidera idatziz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia