euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorken bizi den Abigail Lazkoz artista bilbotarra Euskal Herrian da 'Aparteko makinak' erakusketarekin

2009/12/31

Abigail Lazkoz artista bilbotarrak jaioterrian zabalik daukan 'Aparteko makinak' erakusketa
Abigail Lazkoz artista bilbotarrak jaioterrian zabalik daukan 'Aparteko makinak' erakusketa

PUBLIZITATEA

New Yorken bizi da artista bilbotarra, baina egunotan Euskal Herrian da. Bere jaioterrian, 'Aparteko makinak' erakusketa du jarria, gerra eta gatazkaren marrazki bidezko hausnarketa. «Niretzat artea salbaziorako tresna bat da, artea egiteak itxaropena eskatzen baitu» esan dio Berria egunkariari, Edu Lartzangurenek sinatzen duen elkarrizketan, abenduaren 29an argitara emaniko lanean.

Edu Lartzanguren, Bilbo. Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) artistak Aparteko makinak erakusketa du jarria Bizkaiko hiriburuko Rekalde aretoan. EHUn Arte Ederrak ikasi zituen Lazkozek. Gaur New Yorken bizi da. Erakusketa baino gehiago, instalazioa da Bilbokoa, ikuslea giro berezian murgiltzea baitu asmoen artean. Urtarrilaren 31 arte egongo da ikusgai.

-Gizakia «makina bigun» gisa ikusi du hainbat artistak. Zuretzat, berriz, «makina aparta» da. Zertan da aparta horren arrunta dirudien gizakia?

-Itxaropena adierazten du izenburuak. Gizakia aparteko makina da, egoerei buelta emateko eta ikasteko ahalmena duelako. Giza espiritua suntsiezina dela esateko modu bat da. Niretzat artea salbaziorako tresna da, modu erlijiosoan hitz egitea gustuko ez badut ere. Izan ere, artea egiteak itxaropena eskatzen du.

-Gerra eta suntsipen paisaiak marraztu nahi izan dituzula diozu. Zergatik interesatzen zaizu gatazka?

Askotan landu izan ditut gerra eta gatazka. Kasu honetan, gerraz era esplizituan hitz egin nahi nuen: soldaduak, leherketak agertzen dira Rekalden jarri ditudan marrazkietan. Baina horiek niri balio didate, eguneroko bizitzako gatazken inguruan hausnartzeko. Gizaki bat munduan izatea borroka hutsa da. Oso zaila da bizitzea. Gatazka, beraz, bizipen subjektiboa da. Neure burua borrokalaritzat daukat, baina baita tristetzat ere. Horregatik erabiltzen dut umorea, kontraste gisa.

-Ez al da kontraesana zure lana instalazio gisa erakustea, leku horretarako propio eginda, eta gero piezaka sakabanatzea edo saltzea?

Nire lana osatzen dituzten piezak nahastea gustuko dut, beste era bateko harremana hartzen dutenean, artistak aurreikus ezin dituen ondorioak ateratzen direlako. Bizitzak ekartzen duen zoriak aberastu egiten du lana.

-Interneten aroan, zentzurik ba al du New Yorkera bizitzera joateak, munduak erdigunea izango balu bezala?

Nahastu nahi dudalako erabaki nuen New Yorken bizitzea. Oso gutxi kostatzen da han aniztasuna eta lehen mailako kultur adierazpen apartak topatzea. Dirua ere ez da kostatzen. Han ez duzu munduaren ikuspegi absoluturik, baina bai, ordea, ikuspegi partzial askotarikoa. New York ez da munduaren erdigunea, baina indargune kontzentratua da. Ez duzu bilatu behar, hiriak gainezka egiten duelako. Oso erosoa da alferrarentzat.

Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) artistak Aparteko makinak erakusketa du jarria Bizkaiko hiriburuko Rekalde aretoan. EHUn Arte Ederrak ikasi zituen Lazkozek. Gaur New Yorken bizi da. Erakusketa baino gehiago, instalazioa da Bilbokoa, ikuslea giro berezian murgiltzea baitu asmoen artean. Urtarrilaren 31 arte egongo da ikusgai.

-Gizakia «makina bigun» gisa ikusi du hainbat artistak. Zuretzat, berriz, «makina aparta» da. Zertan da aparta horren arrunta dirudien gizakia?

Itxaropena adierazten du izenburuak. Gizakia aparteko makina da, egoerei buelta emateko eta ikasteko ahalmena duelako. Giza espiritua suntsiezina dela esateko modu bat da. Niretzat artea salbaziorako tresna da, modu erlijiosoan hitz egitea gustuko ez badut ere. Izan ere, artea egiteak itxaropena eskatzen du.

-Gerra eta suntsipen paisaiak marraztu nahi izan dituzula diozu. Zergatik interesatzen zaizu gatazka?

Askotan landu izan ditut gerra eta gatazka. Kasu honetan, gerraz era esplizituan hitz egin nahi nuen: soldaduak, leherketak agertzen dira Rekalden jarri ditudan marrazkietan. Baina horiek niri balio didate, eguneroko bizitzako gatazken inguruan hausnartzeko. Gizaki bat munduan izatea borroka hutsa da. Oso zaila da bizitzea. Gatazka, beraz, bizipen subjektiboa da. Neure burua borrokalaritzat daukat, baina baita tristetzat ere. Horregatik erabiltzen dut umorea, kontraste gisa.

-Ez al da kontraesana zure lana instalazio gisa erakustea, leku horretarako propio eginda, eta gero piezaka sakabanatzea edo saltzea?

Nire lana osatzen dituzten piezak nahastea gustuko dut, beste era bateko harremana hartzen dutenean, artistak aurreikus ezin dituen ondorioak ateratzen direlako. Bizitzak ekartzen duen zoriak aberastu egiten du lana.

-Interneten aroan, zentzurik ba al du New Yorkera bizitzera joateak, munduak erdigunea izango balu bezala?

Nahastu nahi dudalako erabaki nuen New Yorken bizitzea. Oso gutxi kostatzen da han aniztasuna eta lehen mailako kultur adierazpen apartak topatzea. Dirua ere ez da kostatzen. Han ez duzu munduaren ikuspegi absoluturik, baina bai, ordea, ikuspegi partzial askotarikoa. New York ez da munduaren erdigunea, baina indargune kontzentratua da. Ez duzu bilatu behar, hiriak gainezka egiten duelako. Oso erosoa da alferrarentzat.

(Berria egunkariak 2009-12-29an argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia