euskal diaspora eta kultura
2012/05/04
PUBLIZITATEA
New York, AEB. New Yorkeko Txikito-k, Manhattanen bihotzean kokatzen den euskal sukaldaritza lantzen duen jatetxeak, bigarren urtez antolatu du New Yorkeko Txakolin Azoka, ‘Txikifest 2012’. Igande honetan egingo da, Chelsea auzoan. Bertan Euskadiko txakolin gustagarriena dastatzeko aukeraz gain New Yorkeko zenbait jatetxeren sukaldaritza proposamen berritzaileenak ere izango dira aukeran.
Azokan parte hartzen duten jatetxeak New Yorkeko onenetako batzuk dira: AC restaurant group, Bar Mateo, Palo Santo, Hurricane club, Pearl Oyster Bar, Co Pizzeria, Sullivan Bakery, Kuma Inn, Aux Fourchettes, La Newyorkina, El Quinto Pino, La Vara eta Eder Montero bilbotarraren Txikito, azoka honen sortzailea.
Jana bustitzeko, punta-puntako txakolinak dastatu ahal izango dira: Bizkaitik Uriondo, Izagirre, Berroia eta Itsasmendi txakolinak, Arabatik Xarmant eta Ametza upategiak eta Getariatik Ameztoi, Talaiberri, Txomin Etxaniz, Eizaguirre, Rezabal, Ulacia, Zudugarai eta Mokoroa bezalako txakolin ezagunak.
Musu-truk, edo ia
Azokara sartzeko 45 dolarreko tiketa erosi beharko da eta horrekin batera txakolin edalontzi orijinala jasoko dute partehartzaileek, Kukuxumuxu enpresak serigrafiatutako Txikifest 2012 logo eta guzti. Horren truke, bertaratzen direnek egun osoan zehar nahi adina jan eta edan ahal izango dute azokaren eremu barruan.
Bestalde, azokara hurbiltzen direnek Euskadira bidaia zoragarri bat irabazteko aukera izango dute, Bilbo, Bizkaia eta euskal txakolina ekoizten duten upategiak ezagutzeko. Zozketa honen etekinak New Yorkeko Euskal Etxearen aldekoak izango dira; izan ere, aurten bere 99. urteurrena ospatzen du eta hasia da dagoeneko datorren urteko Mendeurrenari begira New Yorkeko eta Estatu Batuetako euskaldunentzako erreferente historikoa den hau.
-Informazio gehiago Txikifest-en webgunean, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus