euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Red Bulls taldearentzat ari da lanean Iker Goñi bilbotarra joan den maiatzetik

2016/07/06

Iker Goñi bilbotarrak ahalik eta gehien ikastea dauka helburu New Yorken, ondoren Euskal Herrian erabiltzeko (argazkia EC)
Iker Goñi bilbotarrak ahalik eta gehien ikastea dauka helburu New Yorken, ondoren Euskal Herrian erabiltzeko (argazkia EC)

PUBLIZITATEA

New Yorkeko Eusko Etxeak --Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrenak-- egun urte ete zituenean, duela ia hiru urte, Etxeorratzen Hirian ezagutu genuen Iker Goñi. Euskal Herritik bertara arlo profesionalean trebatzera joana, euskal elkartean 100 urteak bete behar zituela-eta antolatzen ari zen mugimendu guztiak erdi-erdian harrapatu zen eta jo ta fuego ibili zen Eusko Etxeko parte --idazkari izendatu zuten-- honelako urteurren eta ospakizun batek eskatzen duen ahaleginean bertako euskaldunei eskua sendo luzatzen.

Bilbo, Bizkaia. Geroztik euskalerriratu eta aurten berriz ere egin du atzerako bidea New Yorkera Ikerrek. Eta hortxe egin diote Bilboko El Correo egunkarikoek elkarrizketa gaztelaniaz. New Yorkeko ospakizunetan parte hartu zutenek eta New Yorkeko Eusko Etxearen inguruko lagunek gustura irakurriko dutelakoan ekarri dugu hona elkarrizketarako lotura. Azken egun hauetan ere Washingtongo Smithsonian Folklife Festivalen ikusi dugu bilbotarra, Estatu Batuetan euskaldunek momentu berezi dauzkaten hauetan lekuko eta partaide beste behin.

-Elkarrizketa, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia