euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken egunotan plazaratu diren zenbait artikuluri buruzko New Yorkeko Eusko Etxearen oharra

2013/10/22

Eusko Etxea of New York-en (EENY) egoitza, hiriko Brooklyn auzoan (argazkia EuskalKultura.com)
Eusko Etxea of New York-en (EENY) egoitza, hiriko Brooklyn auzoan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

New Yorkeko Eusko Etxeak honako oharra helarazi digu azken egunotan Euskal Herriko eta Espainiako zenbait komunikabidetan agertu diren artikuluen inguruan, joan den igandean, urriaren 20an, hileroko batzarrean hizpide hartutakoa bildurik.

New York, Estatu Batuak. Hona New Yorkeko Eusko Etxeak kaleratu duen oharrak hitzez hitz eta bere osotasunean dioena:

Bazkide eta lagun agurgarriak,

Igande honetan, urriak 20, New York-eko Euskal Etxeko bazkideen hileroko batzarra ospatu dugu non gure Etxeko mendeurrenaren ekintza berrienak eta zenbait komunikabidetan azken egunotan agertu diren albisteak aztertu bait ditugun. Bileraren ondoren, New York-eko Euskal Etxeko batzarrak ondorengoa azaldu nahiko luke:

Lehenik eta behin, mendeurrenaren ekintzetan partu hartuz beronen arrakasta ziurtatzen lagundu zigutenei eskerrik zintzoenak eman nahiko genizkieke. Batez ere, eskerrak damazkiegu Iparramerikako hainbat Euskal Etxetatik guregana etorriz beren arduraz eta maitasunaz ohoretu gintuzten euskaldun, euskalherritar eta euskal-amerikarrei.

Era berean, New York-eko Euskal Etxeak kultur-erakunde apolitikoa dela berretsi nahi du. Gure Euskal Etxea jatorri ezberdinetako bazkidez osatua dago, bertan Euskal Autonomia Erkidegotik, Nafarroako Foru Erkidegotik, Iparraldetik eta Estatu Batuetatik etorritako kideak bait daude, eta beraien ezaugarri bateratzailea euskal kulturarekiko duten konpromezua da. Aniztasunezko testuinguru honetan Euskal Etxeak bere burujabetza ziurtatzeko betebeharra du.

Euskal Etxearen funtzionamendua borondatezko lanean oinarritzen da eta demokrazia zuzenezko batzarren bidez gobernatzen du bere burua. Honetaz gain, Euskal Etxeak badu zuzendaritza-kontseilua, Euskal Etxea kudeatzeaz eta ordezkatzeaz arduratzen dena. Donostiako alkatearen zorion mezuaren inguruan, aurreko lehendakari Aitzol Azurtza jaunari zuzendaritza-kontseiluak hartu zuen erabakia berari eta soilik berari egozteko izan diren ahaleginak ozen salatu nahi ditu batzarrak. Batzarrak bere egiten ditu zuzendaritza-kontseiluak hartutako erabakiak eta gure Euskal Etxearen burujabetzaren alde hark erakutsitako irmotasuna.

Halaber batzarrak gogor gaitzesten du zenbait egunkarik Aitzol Azurtza gure bazkidearen bizitza pribatua bortxatzeko egin duen lan zitala. Aitzolek Euskal Etxeko bazkideen begirune osoa du euskal kulturarekiko duen konpromezuagatik, lidergorako erakusten dituen ezaugarriengatik, ekintzak antolatzeko daukan gaitasunatik eta 2007garren urtean bazkide bilakatu zenetik gure erakundearen alde egin duen lan eskergagatik. Bere konpromezuaren froga dira euskara irakasten egindako lana eta zuzendaritza-kontseiluan burututako zereginak, lehenik Idazkari Bigarren bezala, eta lehendakari bezala ondoren. Hain zuzen ere, lehendakari bezala Euskal Etxeko mendeurrenaren ekintzak antolatzeko erantzunkizuna izan du. Narda ematen digu eta goibeldu egiten gaitu zenbait komunikabidek Aitzolen bizitza pribatuaz egin duen erabilera interesatuak. Aitzoli gure elkartasuna adierazten diogu, Euskal Etxearen independentziaren alde bere buruaren kaltean egindako sakrifizioa eskertzen diogularik, aldi berean gure erakundean bazkide bezala ekintzetan parte hartzen jarrai dezala gonbidatzen dugularik.

Azkenik, New York-eko Euskal Etxeak azpimarratu nahi du euskal kulturaren sustapenaren alde hartua duen konpromezuarekin jarraituko duela, beti ere ikuspegi bateratzaile, anitz eta moderno batetik.

New York-eko Euskal Etxeko Batzarra



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia