euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Eusko Etxeak tupustean istripuz hil den bere kide Patxi Bazurtori eskainiko dio Aberri Eguna

2016/03/23

Francisco 'Patxi' Bazurtoren tupusteko heriotzak zirrara handia eragin du New Yorkeko Eusko Etxeko bazkide eta buruzagien artean
Francisco 'Patxi' Bazurtoren tupusteko heriotzak zirrara handia eragin du New Yorkeko Eusko Etxeko bazkide eta buruzagien artean

PUBLIZITATEA

Kolpea izan da New Yorkeko Eusko Etxeko lagunentzat bere bazkide Francisco (Patxi) Bazurtoren heriotza. Joan den igande gauean gertatu zen eta istripu berean oso larri zauritua suertatu zen beste gizaseme bat, egunotan Euskal Herritik etorria. Euren ohoretan eta penaren gainetik, ongi pentsatu ondoren, Eusko Etxeak ez ditu datorren igandeko Aberri Eguneko ekitaldiak bertan behera utziko, baina eurak gogoan egingo ditu. Emaztea eta haurrak utzi ditu Patxik; elizkizunak ostegun honetan egingo zaizkio.

New York, AEB. Berriak zinez hunkiturik utzi zituen joan den utzi ditu astelehenan jakinarazi zenean eta aste honetan zabaltzen joan denean New Yorkeko Eusko Etxeko kideak eta bereziki Zuzendaritza Batzordekoak, Francisco Bazurto Eusko Etxeko laguntzaile fin eta lankide prestu izan baita. Larunbatean bertan amaitu ziren Eusko Etxean, etxeko obren fase honetako lanak eta horien ondoko garbiketa egin zen egoitza prest egon zedin datorren igandeko Aberri Eguneko ekitaldietarako. Elkartearentzat oso garrantzitsuak diren lan horietan Patxi bera ibilia zen lagun eta kontratista, bere lana, eskarmentua eta ordu asko eta asko sartuz, behar bezala eta garaiz eginak egon zitezen. Astelehenean bertan EuskalKultura.com Itziar Albisu batzordekidearekin hizketan ari zela, haren izena eta gertaera aipatzerakoan berbari ezin eutsian suertatu zen behin baino gehiagotan euskal arduradun newyortarra; eta emozio eta pisu bera agertu digute astean zehar elkarteko Iban Ubarretxena lehendakariak eta kontaktatu ditugun gainerako kideek.

Istripua igande gauean agitu zen: Francisco Bazurto hilik gertatu eta harekin batera zihoan Euskal Herriko euskaldun bat oso larri zauritu zen; izan ere, medikuek ez dute uste aurrera egiteko aukera handirik duenik. Patxik 42 urte zeuzkan eta bigarren pertsona honek 47 urte ditu. Autoan zihoan hirugarren batek, 37 urteko emakumea, ez zuen zauri larririk jasan. Lerro hauetatik gure doluminik Patxiren emazte Jessy-ri, bere seme-alaba Kirsten eta Justin-i eta familiakide eta lagun guztiei, tartean bereziki Eusko Etxeko lagunei.

Francisco Bazurtoren gorpuaren beila ostegun arratsaldean egingo da, arratsaldeko 4:00etatik 9:00etara, Corona Queens-eko Rivera Funeral Home-n (104-02 37th Avenue-n, tel: +1 718 457-0200).. Errausketa, berriz, larunbatean egingo da, leku berean.

Aldaketak Aberri Eguneko ekitaldian

Patxiren heriotzaren karietara, New Yorkeko Eusko Etxeak ospakizunaren formatoa aldatzea erabaki du eta "berak ere ekitaldiarekin aurrera egitea nahiko lukeenez", aurrera egingo dute baina bazkari nagusia bertan behera utzita. Beraz, datorren iganean, 13:00etan, etxeko ateak zabalduko dituzte eta tabernak pintxoak zerbitzatuko ditu. Bildutakoek eta Eusko Etxeak berak bertara joatearekin eta hitz batzuekin oroituko dute hildako bazkidea. Eusko Etxeak gonbidatuko du eta bere kontu izango da partaidetza. Hala ere, aldez aurretik baieztatzea eskatzen da, izan ere Telefonoz deituz Itziar Albisuri (+1 201 214 9649) edo emaila bidaliz Iban Ubarretxenari (iban.ubarretxena@gmail.com) edo Itziarri berari (mintzlg@g mail.com).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia