New York, AEB. New Yorkeko Euskal Etxeak sexu askatasuna eta aniztasuna ospatzeko ekitaldi sorta egingo du asteburu honetan, AEBetan oso ezaguna den Columbus Weekend delakoan. Elkarteak hainbat ekitaldi egingo ditu, esaterako, "80 egunean" filmaren emanaldia. Film honetan adineko bi emakumeen adiskidetasun eta maitasun istorioa agertzen dute Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek. Nazioartean sari ugari lortu ditu lan honek eta, aipagarria da, zuzendari hauen azken luzemetraia, "Loreak", Oscar sarietarako hautagien artean dagorela aurten.
Beste ekitaldi nagusietako bat "Begirada Ausartak" ("Miradas Atrevidas") liburuaren aurkezpena izango da. Bertan Frankismoan eta Trantsizio garaian gay edo lesbianen aurkako errepresioaren 13 lekukotza jasotzen dira. Ramon Aizarnak aurkeztuko du liburua.
EGITARAUA
Urriak 9, ostirala
7:00 pm – Opening of the Basque Club : Euskal Etxeko ateak zabalik
7:30 pm – Opening of Foto exhibition "Brock in a dress" by Koitz : Koitzen "Brock in a dress" argazki erakusketaren irekiera
8:00 pm – Showing of the film “80 egun” : "80 egun" filmaren erakusketa
9:30 pm – Round table discussion about the film : Filmari buruzko mahai-ingurua
Urriak 10, larunbata
12:00 pm – Launch of the book "Daring glances" : "Begirada ausartak" liburuaren aurkezpena
1:00 pm – Shortfilm : Laburmetraia
10:00 pm – Gayaldia party : Gayaldia festa
Urriak 11, igandea
5:00 pm – Dinner at Eusko Etxea (free or charge) : Afari popularra Euskal Etxean (dohainik)
Informazio gehiago, e-maila idatziz
nyeuzkoetxea2013@gmail.com helbidera edo elkartearen webgunean:
www.newyorkbasqueclub.com