euskal diaspora eta kultura
2014/03/27
PUBLIZITATEA
New York, EEUU. New Yorkeko Euskal Merkatuaren bigarren edizioak arrain salmenta eta artisautza azoka txiki bat izango du aurten MMMediterranean Seafood Co. eta Izaskun Zabala Jewellery enpresen lankidetzarekin. Euskal Azoka apirilaren 5ean egingo da eta 12 ekoizle-saltzaile izango dira bertan.
Arrain azoka aurkezteko afari berezia egingo da bihar euskal etxean. Afari honetan bazkideek eta gonbidatuek arrain azokako produktuak dastatu ahalko dituzte, eta nahi izanez gero enkargua egin. Eskatzen dituzten produktuak azokan bertan jaso ahalko ditiuzte, apirilaren 5ean.
Biharko menua honakoa izango da: hasierakoak (tabernan zerbitzatuko dira), bakailao eta urdaiazpiko kroketak; plater nagusiak: olagarroa galiziar erara, gula entsalada beroa, bakailaoa saltsa berdean txirlekin, almendra pastela Xixona Nougat izozkiarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus