euskal diaspora eta kultura
2011/12/21
PUBLIZITATEA
New York, AEB. New Yorkeko Euskal Etxeak Santo Tomas jai ederra antolatu zuen iragan asteburuan, eta lagun asko inguratu ziren Brooklyngo egoitzara, giro apartaz gozatzeko prest. Elkarteak bi euskal gai tipiko bildu zituen egun berean: batetik Santo Tomas egunean Euskal Herriko bazter askotan egiten den azoka, eta bestetik, Gabon Zahar gauari aurrea hartuz, Olentzeroren etorrera.
Jaia arratsaldean hasi zen, Santo Tomas azokarekin. Elkarteak postuak antolatu zituen egoitza barruan eta bertan txistorra, taloa, tortilak eta bokadiloak jarri zituzten salgai. Horrez gain Manhattango Txikito jatetxeko Eder Montero sukaldari bilbotarrak sagardoa eta Errioxako ardoa jarri zituen. Elkarteko iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez giroa oso ona izan zen eta lagun asko bildu ziren elkartera.
[Itziar Albisu, Eusko Etxea elkarteko presidentea, sukaldean aritu zen lanean, tortila ederrak prestatzen (argazkia Koitz)]
[Euskal etxea jendez gainezka izan zen egun osoa zehar (argazkia Koitz)]
Arratsaldeko 18:00tan eguneko gonbidatu nagusia heldu zen: Olentzero buru handia, bizar txuri eder batekin. Iban Ubarretxena bazkideak egin zuen aurten Olentzerorena, eta elkarteko txikiak aho bete hortz gelditu ziren berari begira. Azkenean, beldurra eta lotsa gainditu eta ikazkin majikoaren belaunetan eseri ziren zintzo-zintzo denak, opariak jasotzeko.
[Elkarteko neska-mutilak Olentzerori begira adi-adi (argazkia Koitz)]
[Elkarteko zenbait kide kantuan aritu ziren, Aitzol Azurtza zuzendari, eta giro ederra jarri zuten (argazkia Koitz)]
[Aitzol Azurtza, "New York style"ko 'euskaldun txapeldun' bana alboetan (argazkia Koitz)]
Besta aparta izan zen eta kantuan ere hasi ziren elkarteko kide batzuk. Inork ez zuen alde egin nahi eta jaiak bere horretan jarraitu zuen goizaldera arte, gazte jendeak animatuta.
-New Yorkeko Eusko Etxea: www.newyorkbasqueclub.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus