euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio ekitaldiaren irudi kronika, argazki eta bideoak (II)

2010/02/10

Erakusketa iragartzen duen zintzilikarioaren ondoan, John Bieter historialaria, Boise State University-ko (BSU) irakasle eta Cenarrusa Euskal Fundazioko kidea; eskuinean, Alberto Santana, BSUko Euskal Ikasketa Programako burua (argazkia EuskalKultura.com)
Erakusketa iragartzen duen zintzilikarioaren ondoan, John Bieter historialaria, Boise State University-ko (BSU) irakasle eta Cenarrusa Euskal Fundazioko kidea; eskuinean, Alberto Santana, BSUko Euskal Ikasketa Programako burua (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatak aurpegi berezia azaldu zien Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio ekitaldietara hurbildu zirenei. Gauzak ongi atera ziren eta, besteak beste, eguraldia ere portatu zen, elurtea, hotza eta ekaitza iragarrita baitzeuden, eta hala izan zuten Ellis Island eta Manhattan aldameneko herri eta barrutietan, euskal erakusketa zabaldu behar zen eremua errespetatuz, ordea. Beste leku batzuetan bi hildako utzi zituen ekaitzak, geruza txuri mehe bat baino ez zuen utzi bertan. Ferry-rako ilada osatzen zihoazen jendeen artean nabaria zen airean arnasten zen emozio puntua. Euren artean, dantzariz jantzitakoak zeuden, horretarako, dantza egiteko, propio AEBetako beste puntan dagoen Boisetik etorriak. Idaho, Kalifornia, Nevada, Wyoming... eta Quebec-ekorik ere bazen. Bidaia eta erakusketa Estatu Batuetako egungo euskal komunitatearen oinarria ezarri zuten euskal emigrante guztiei, eta egungo euskal komunitateari ere eginiko omenaldia bada.

New York, Estatu Batuak. Larunbata, gradutan baxu, hotz alegia --haizeak jotzen zuenean bereziki--, baina ondoko barruti eta estatuetarako iragarrita zeuden ekaitza eta elurte handiei muzin eginez iratzarri zen. Ostiral goizean momenturen batean Eusko Jaurlaritzako New Yorkeko Ordezkaritzan programa osoa ordubete edo egun bat atzeratzeko aurrepentsatutako balizko neurriak ez ziren erabili behar izan. Beraz, ostiraletik larunbatera bitarteko gauean Manhattan ondo-ondoan eguneroko bizimodu normala eragozteko moduko elurra bota zuen bitartean, Manhattan hegoaldean xuritu bai, baina goizean zehar urtzera deitua zegoen geruzatxo bat besterik ez zen sortu. Ellis Islanderako ferryaren bidean xurigunerik topatu zuten eguna euskal giroan pasatu behar zuten gonbidatu eta bateko eta besteko lagunek.

ellis island euskal erakusketa 002

[Euskal dantzariak Ellis Island-erako ferrya hartzera doaz. Eguraldiarekin zorte ikaragarria izan arren, Manhattan hegoaldean elur pixkat egin zuen; batere ez, alboko estatu eta herrietan erori zenarekin konparatuta (argazkia EuskalKultura.com)]

ellis island euskal erakusketa 004

[John doktore biak, historialariak biak, amerikar euskaldunak: John Bieter eta John Ysursa, Ellis Islanderako ferryan (argazkia EuskalKultura.com)]

ellis island euskal erakusketa 003

[Askatasunaren Estatua ferrytik ikusia (argazkia EuskalKultura.com]

ellis island euskal erakusketa 037

[Ellis Island-eko eraikin nagusia: larunbatetik hasita barnean eukiko du gutxienez hiru hilabetez euskal erakusketa (argazkia EuskalKultura.com)]

ellis island euskal erakusketa 038

[Euskal erakusketaren berri Ellis Island-eko eraikin nagusiko hallean. Ezkerrean, John Bieter, eskuinean, Alberto Santana, hurrenez hurren Boise State Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko irakasle eta zuzendaria (argazkia EuskalKultura.com)]

[BIDEOA: Boiseko Biotzetik abesbatza, Diasporara ateratako euskaldunen klasiko bat kantatu zuen lehenik: Gazte-Gaztetandikan (irudia EuskalKultura.com)]

ellis island euskal erakusketa 005

[Boiseko Oinkari dantza taldeko dantzariak Ellis Islandeko areto nagusira sartzen (argazkia EuskalKultura.com)]

[BIDEOA: Boiseko Oinkari taldeko dantzariak Eaurta dantzatzen 'Hidden in Plain Sight: the Basques' (Ezkutatuta begibistan: Euskaldunak) erakusketaren inaugurazio ekitaldien barnean (argazkia EuskalKultura.com)]

ellis island euskal erakusketa 007

[Oinkariak Ikurrin Dantza dantzatzeko prest, ikurriña eta bandera estatubatuarra ohoratuz (argazkia EuskalKultura.com)]

[BIDEOA: Sinbologia handikoa gertatu zen leku jakin honetan Ikurrin Dantza dantzatzea, bi banderak ohoratzeko, ohiko oihuak lagun]

[BIDEOA: Boiseko dantzarien emanaldia bukatzeko, kalejira]

[BIGARREN ZATIA HEMEN BUKATZEN DA: BIHAR HIRUGARRENA]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia