euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko 'Alma' hirukoteak Arineketan taldearekin kantaldia emango du bihar Donostian Chillida Leku Museoan

2022/03/04

"Alma" hirukoteak New Yorketik Donostiara etorritik kontzertua emango du larunbat honetan Chillida Lekun, Zabalagan
"Alma" hirukoteak New Yorketik Donostiara etorritik kontzertua emango du larunbat honetan Chillida Lekun, Zabalagan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. 2021eko apirilean "Belauntxingoa" bideoa estreinatu zen, hiru oineko proiektu partekatua Arineketan (Iñar Sastre pianoan eta Jagoba Astiazaran txistuan), Necocheako (Argentina) Euskal Etxeko Gazte Alai dantza taldearen eta New Yorkeko hiru ahotsen artean. Gaur egun, fisikoki elkartzeko aukera gehiago dagoenez, “Alma” taldeak Europako bira bat antolatu du, eta bihar, larunbata, Chillida Lekun geldialdia egingo du Arineketan taldeko lagunekin jotzeko.

Lillie McDonough, Melissa Kaitlyn Carter eta Alba Sánchez Torremocha dira hirukote newyorktarreko kideak, eta euren ibilbide musikalean, pop estiloan, “Belauntxingoa” izan zen euskaraz abestera animatu ziren lehen aldia. Oraingo honetan, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrekin batera arituko dira Chillida Lekuko Zabalagan. Sarrerak ez daude salgai, sare sozialen eta Euskadi Irratiaren bidez zozketatzea erabaki baitzen.

Europako bira “Hangar 48” Madrilgo aretoan hasi zuen Almak eta Bartzelonan jarraituko du, Strange Frequencyrekin batera Absenta del Raval aretoan. Azkenean, Berlinen bi kontzertu emango dituzte: Artliners Berlin eta Frollein Langner aretoetan, Nils Beckerrekin batera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia