euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New York Times-ek Eder Montero, NYeko 'Txikito' jatetxeko chefa, aditu aipatzen du gaur artikulu batean

2009/11/25

Eder Montero sukaldaria aurten bertan, sari bat jasotzen New Yorken (argazkia TimeOutNewYork)
Eder Montero sukaldaria aurten bertan, sari bat jasotzen New Yorken (argazkia TimeOutNewYork)

PUBLIZITATEA

New York Times egunkariak aditu gisa aipatzen du Eder Montero euskal sukaldaria gaurko alean patata tortilari buruz argitara eman duen artikulu batean. Gastronomia alorrean ere erreferentzia den egunkariak Elaine Louie kazetariaren patata omeletari buruzko artikulua kaleratzen du, eta bertan aditu gisa islatzen du New Yorken 'Txikito' jatetxeko sukaldari eta ugazaba den euskal chef honen iritzia tortila on bat nola egin behar den azaltzerakoan.

New York, Estatu Batuak. Honelako aipamenak ez dira egunero gertatzen eta Sagar Handiko jatetxe askotako sukaldariek nahiko lukete euren izena, iritzia eta jatetxearen aipamena New Yorkeko eta mundu mailako argitalpen prestigiotsu eta oihartzuntsuenetakoa den New York Times-en.

Potato tortillas du izena artikuluak eta Eder Montero izena aipatuz hasten da, ondoren egiazko patata tortila edo omeleta batek nolakoa behar duen izan eta zein osagarriak behar dituen bildu deskribitzen hasi aurretik, beti ere sukaldari bilbotarraren aholkuak gidari.

Artikuluak hitz laudagarriak dauzka Monterok 'Txikito' bere jatetxean egiten dituen tortilez eta, are gehiago, inbiria puntu bat ere azaltzen du "enplegatu suertedunei" batzuetan laneko otordu bezala tortila jartzen dietela aipatzerakoan.

-NYeko Txikito jatetxeko Eder Monteroren tortila errezeta, hemen
-NYTeko artikulua osorik, hemen

Txikito jatetxea

240 Ninth Ave. (between 24th & 25th Streets)
Tel: (212) 242 4730
webgunea:
www.txikitonyc.com
emaila: info@txikotonyc.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia