euskal diaspora eta kultura
2009/09/29
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Milioika turista hurbiltzen dira urtero Euskal Herria gertutik ezagutzera. Aurtengo bisitarietako bat, New York Times egunkarian joan den igandean argitaratutako artikulua idatzi duen Sarah Wildman. Lekeition eta Bizkaiko kostan hasten du bere ibilbidea kazetari iparramerikarrak, Donibane Lohizunen eta Lapurdiko aldean bukatzeko, tartean, Bakio, Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo, Ondarroa, Deba eta Zarautz bezalako herriak bisitatuz, eta barnealderako jauziak emanez, Zugarramurdi bezalako leku magikoetaraino.
Dantzari eta trikitilarietatik San Juan gau magikora. Kulturak, gastronomiak, paisaiek... autorea liluratzen dute; dantzari eta trikitilariek, pintxoek, txakolinak eta Lekeition ezagutzeko aukera izan zuen San Juan gaua bezalako jaiek. Sorpresarako beta ere badu, eta itsasbeheraren "miraria" azpimarratzen du. "Uretara joan eta itzultzean dena bustita aurkitu dezakezu..."
Bernardo Atxagarekin elkartzea. Euskal Herrira egindako aurreko bisita bat ere gogoratzen du, Bernardo Atxaga ezagutu zuenean. Euskal idazleak, artikuluan aipatzen dituen euskal kultura eta hizkuntzari buruzko berezitasun batzuk ere kontatu zizkion.
-Artikulu osoa hemen irakurri
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus