New York, AEB. Hiru euskal izenburu eskainiko ditu azaroaren 16, 17 eta 18an Etxeorratzen Hirian New York Basque Film Festival-ek hiruak euskaraz ingelesezko azpitituluz. Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza antolatzaile, estreinua azaroaren 16an izango da, asteartea, eta pantailaratuko den filma 'Nora' (2020), Lara Izagirre zuzendari. Izagirre bera egongo da bertan eta emanaldiaren ondotik ikusleen galderei erantzungo die, Euskadiren AEBko ordezkari Unai Telleria lagun.
Bigarren izenburua azaroaren 17an aurkeztuko da, Roberto Castón-en 'Ander' (2009). Eta saioak azaroaren 18an itxiko ditu Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako 'Handia'k (2017). Emanaldi guztiak Village East by Angelika-n eskainiko dira (181 - 189 2nd Avenue, New York, NY 10003), 18:30etan, sarrera doanik, baina izena aldez aurretik eman beharrean Evenbrite-n.
-Erregistratzea eta Zinemaldiaz eta filmez xehetasun gehiago, hemen