New London, AEB. Bigarren irudi bidezko kronika duzu hau, irakurle, joan den asteburuko larunbatean, ekainaren 23an, New England Basque Club euskal etxeak antolatuta 'Baleen hiria' legez ezagutua den honetan egindako Basque Fest edo Euskal Festari buruzkoa. Beste hainbeste argazki hautatu dizkizugu, bertan jazo zena eta bertan bizi izan zena islatu nahirik, beti ere jakinik gauza batzuek islatzea ez dela gauza erraza, bertan egotea bezalakorik ez baitago, batez ere hain kontraste eta egoera berezien aurrean, Ameriketako Euskal Herriaz ari baikara hizketan hemen.
Hona bigarren eta azken argazki galeria: