euskal diaspora eta kultura
2014/05/13
PUBLIZITATEA
Boston, AEB. 2014ko Txitxiburduntzi festa ospatu zuten larunbatean New England Basque Club elkarteko kideek, Riki Lasa bazkide eta jai alai jokalari ohiaren baserrian. Ehun bat lagun bildu ziren bertara, asko eta asko Lasa bezala pilotari profesionalak izandakoak eta euren senitartekoak. Inguruotako hainbat herri eta hirietatik heldu ziren gehienak --Rhode Island, Massachusetts, Connecticut...-- baina urrunagotik ere, izan ere batzuk Floridatik etorri ziren.
Festaren aitzaki nagusia Patxi Gandiagaren BBQ bazkariaz gozatzea zen eta espero bezala, bertara bidu zirenek txerri erreki goxoa dastatu ahal izan zuten. Eguneko beste gertakari nagusia herri kirol erakustaldiak izan ziren. Urtero legez, NEBC-ek erakustaldi sorta ederra bildu zuen: aizkolariak, harrijasotzaileak eta txingaeruten lehiaketa.
[Bazkaria prestatzen (argazkia NEBC)]
[Aizkolarien erakustaldia ikusle asko bildu zituen (argazkia NEBC)]
[Elkarteko bazkideak eta lagunak ere saiatu ziren harrijasotzaile lanetan (argazkia NEBC)]
Mus partidak ere izan ziren, eta Ismael Biurrun eta Humberto Urkiagak osaturiko bikoteak eskuratu zuen garaipena.
New England Basque Club Elkarteak bere Facebook orrian argitaratu eguneko argazki sorta ederra.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus