euskal diaspora eta kultura
2014/04/03
PUBLIZITATEA
Middletown, New England. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Middletown-eko Knight of Columbus Center-era joan ziren 115 lagunek Riki Lasa, Patxi Gandiaga eta Juan Mari Aramendi aizkolarien erakustaldia ikusi ahal izan zuten lehenengo. Oraingoan, Lasa izan zen egurrak mozten lehena, baina hiru aizkolariak berriz ere lehian izango dira New England-eko Euskal Etxeak datorren maiatzaren 10ean Connecticut-en antolatu duen beste festa batean.
Aizkolarien erakustaldia amaitzean Ismael Biurrun sukaldariak Mark Massa, Sergio Lopez eta Jesús Meabebasterretxearen laguntzarekin prestatu zuen afaria dastatzeko momentua iritsi zen: entsalada, arrain zopa eta oilaskoa barazki eta patatekin. Postrea eta kafearen ondoren eta ospakizunekin amaitzeko, Mikel Arambarri eusko amerikar musikari gazteak jendearengan emozioa piztea lortu zuen Mikel Laboa, Itoiz edo Benitoren kantuekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus