euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadan, Euskal artzainen inguruko hitzaldi batekin hasiko du ikasturtea 118 urte bete dituen Leisure Hour Club-ak

2014/09/16

Nevadako euskal gaien inguruko hitzaldi sorta antolatu du Iker Saituak; oraingoan Carson Cityn da berbaldia
Nevadako euskal gaien inguruko hitzaldi sorta antolatu du Iker Saituak; oraingoan Carson Cityn da berbaldia

PUBLIZITATEA

Nevada Renoko Unibertsitateko doktoretza ikasle den Iker Saitua getxotarra izango da Carson City-ko Leisure Hour Club (LHC) elkarteko aurtengo programako lehen hizlaria. Historialari euskaldunak (Bizkaia) euskal artzainen egoeraz egingo du berba, XIX. mendetik abiatuta eta 1960. hamarkadara arte. “Nevadako historiari buruz ikastea gustatzen zaigu eta aukera paregabea izango da hau”, aitortu dio Dorothy Link LHC-ko kideak Euskalkultura.com-i. Kideentzat baino izango ez den hitzaldia bihar izango da, Carson City Nugget kasinoan.

Carson City, AEB. Becoming Basque-American: Basque Sheep Breeders and their Ethnic Legitimacy in Nevada (1890-1959) izango da berbaldiaren izena. Euskaraz esanda, "Euskal-amerikarra bilakatzen: euskal ardi jagoleak eta euren legitimazio etnikoa". Saituaren doktoretza ikerketako parte da berbaldia eta 19:30ak inguru hasiko da. Ordubete lehenago afari pribatua izango dute Nevadako hiriburu den Carson Cityko elkarte honetako kideek.

Izan ere, Carson Cityko elkarterik zaharrena da 1896ko irailean sortutako LHC eta kultura eta ezagutza landu eta zabaltzea du helburu. 1967. urtean, Therése (Alphetche) Laxalt, Baxenabarreko Baigorrin jaiotako euskalduna izendatu zuten Urteko Amarik Onena. Sei seme-alaben ama izan zen, ezagunenak seguruenik Robert Laxalt idazlea eta Paul Laxalt Nevadako gobernadore eta politikari errepublikarra.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia