Reno, AEB. Renoko klasikoetako bat izan zen 1929an sortu zutenetik eta azken hamarkadetan esnazuar (Baxenabarre) jatorriko Zubillaga familia izan zuen jabe eta kudeatzaile. Hainbat gorabehera izan ondoren eta egun jabe duen Dennis Banks-ek 2017ko uztailean erosirik itxita egon da, baina aste honetan jakin dugu Reno Gazette Journal egunkarian irakurrita, obrak egin ondoren, maiatzean berriro zabalduko dituela ateak Reno erdiguneko North Lake Street-en kokatuta dagoen ostatu honek.
Nagusi berriak ostatuak zeukan euskal izaera eta giroari eustea nahi duela adierazi du, eta jatetxeak ohi zuen janari/edariak zerbitzatuko dituela, Basque family style moduan, mahai luzeekin tradizio euskal-amerikarrean, baina eskaintzari lauko mahai txikiagoak ere gehituta; eta tabernan Picon punch euskal-amerikar trago famatua zerbitzeari eutsiko diola. Reno Gazette Journaleko berria, hemen.
Santa Fe Basque Hotel, Nevadan dago (AEB), Renoko 235 North Lake Street helbidean.