Reno, AEB. 'Nevadan Basques' (Nevadako Euskaldunak) erretratu erakusketa zabalduko du gaur Zoe Bray-k Renoko Udaletxeko Metro Gallery-n. Erakusketak martxoaren 1era bitartean iraungo du zabalik Donostiarekin ahaidetua den Nevadako hiri honetan, eta artistak harrera-ekitaldi bat egingo du bertan urtarrilaren 31ean arratsaldeko bostetatik zazpietara. Zoe Brayk berak gonbitea igorri digu, EuskalKultura.com-eko irakurleak erakusketara bildu eta ahal duten heinean ekitaldi horretan parte har dezaten.
"Zonbait Amerikako euskaldunen portretak erakusiko ditut Reno Hiriko Metro Galeria aretoan, eta gonbidatu nahi zintuzket", adierazi digu komiki-marrazkiak Baionako Herria euskal astekarian argitaratzen dituen marrazkigile eta margolariak.
-Hona artistaren bloga