Elko, AEB. Kolpe ikaragarria Nevadako Elkon, astindua bere familiari eta zirrara eta sumina bertakoen artean joan den igandean Kylee Leniz, 16 urteko gazteak MacDonalds-eko drive thru delakoan (autotik jaitsi gabe lehiatilatik bere manatua eskatzen duten bezeroei atenditzen) lanean ari zela su-arma erasoa jasan eta ondoren ospitalean hil ostean. Erasoa ausazkoa gisa ikertzen ari da polizia. Erasotzailea, 24 urteko Justin Michael Mullis, geroago atxilotu eta giltzapean dago.
Biktima, 16 urteko Kylee Leniz elkotarra, herriko institutuko (High School) ikaslea zen, Elkoko euskal familia ezagun bateko kidea, herriko euskal komunitateari eta.Euskal Etxeari lotua; Bizkaiko Gizaburuagatik Nevadara 1961ean etorri eta Elkon 1990an Toki Ona jatetxea ireki zuen Tony Leniz-en biloba.
Lerro hauetatik, besarkada handia eta gure dolumin zintzoak Kylee-ren aita Iñakiri, ahizpa Alexandrari eta senide guztiei, Elkoko euskal gizataldeari, bere lagunei eta borondate oneko guztiei oro har. Goian Bego (GB).
-Kylee gogoan ekitaldia ostiral honetan Elkon
-Bere aita Iñaki Lenizen Facebooka