euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada-Renoko Unibertsitateak bere Euskal Ikasketa Zentrurako irakasle leku bat betetzeko deia egin du

2010/09/23

Renoko Euskal Ikasketa Zentrua barnean daukan eraikina (argazkia Euskalkultura.com)
Renoko Euskal Ikasketa Zentrua barnean daukan eraikina (argazkia Euskalkultura.com)

PUBLIZITATEA

Nevada-Renoko Unibertsitate (UNR) estatubatuarrak lanpostu baterako deia egin du, bere Euskal Ikasketa Zentrurako, hamabost hilabeteko iraupenaz eta humanitateetan edo gizarte zientzien alorrean doktoregoa daukan pertsona batentzat. Lana 2011etik aurrera egitekoa da eta hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 12an bukatuko da.

Reno, Estatu Batuak. Irakasle laguntzaile postu bat (Assistant Professor) betetzeko deia zabaldu berri du Nevadako Unibertsitateak Renoko kanpusean egoitza daukan Euskal Ikasketa Zentrurako. Tenure track position motakoa da (12 hilabeteko kontratua) eta eskakizunek markatzen dute hautagaiek doktoregoa behar dutela eduki Humanitateetan edo Gizarte Zientzietako alorren batean, kurrikulum adierazgarria graduatuarreko irakaskuntzan eta ikerketa eta ikerketen emaitza diren lan argitaratuak Euskal Herriko zein Diasporako euskaldunei lotuak.

Lana 2011eko uztailaren 1etik aurrera gauzatzekoa da eta hautagaiak aurketzeko epea 2010eko azaroaren 12an bukatuko da.

Xehetasunak eta informazio gehiago hemen; edo ikus bestela Euskal Ikasketa Zentruko webgunea, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia