euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada-Renoko Unibertsitatea irakasle baten bila dabil bere Euskal Ikasketa Zentruarentzat

2016/09/14

PUBLIZITATEA

Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentrua irakasle laguntzaile baten bila dabil. Hautagaiek doktore maila behar dute izan, euren esparrua gizarte zientziak, bereziki antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa izanik, fokua Euskal Herrian eta bertako kooperatibetan. Zientzia politikoetan, genero ikasketetan. Epea hautagaiak aurkezteko azaroaren 1ean bukatuko da eta 2017ko abuztuaren 1ean posturatuko litzateke.

Reno, AEB. Nevada-Renoko Unibertsitatearen eskaintzak 12 hilabeterako kontratua baitaratzen du, bertako Euskal Ikasketetarako William A. Douglass Zentruan aritzeko, irakasle laguntzaile (Assistant Professor) gisa, 2017ko abuztuaren 1a baino beranduago ez hasteko, azaroaren 1a delarik hautagaitzak aurkezteko epemuga.

Eskakizunetako parte da doktore gradua izatea arte liberalen arloko gizarte zientziaren batean, lehenetsita antropologia antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa, fokua ekonomian, Euskal Herriaren historia ekonomikoan eta bere kooperatibetan. Ibilbide akademiko adierazgarria beharko da, ikerketa arloan, argitalpenekin, eskarmentuarekin irakaskuntzan eta ingelesa menperatuz. Lehenetsitako bigarren arlo gisa zientzia politikoak eta genero ikasketak daude. Euskara, frantsesa eta espainieraren ezagutza hobetsiko dira. Administrazio arloko eskarmentua bekak proposatu eta lortzen estimatuko da, baita ere eskarmentua oro har administrazio lanetan.

Edonola ere, eskaintzari buruzko Informazio xehetua hemen aurkitu daiteke.

Informazio gehigarria lortzeko, Kate Caminorekin kontakta daiteke, emailez kcamino@unr.edu helbidean; edo telefonoz +1 775 682 5565 zenbakian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia