Reno, Nevada, AEB. Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia liburutegi teknikari baten bila ari da eta gaur —Nevadako orduan— da azken eguna interesatuek hautagaitzak aurkeztu ahal izateko. Lana lanaldi osorako da eta hautatutako pertsonak Liburutegi Teknikari 2 tituluaren jabe beharko du izan, eta besteak beste ardurapean izango ditu zirkulazioan diren materialen kontrola, erabiltzaileen liburutegiko aurrez aurreko eta online aholkularitza, metadata garatzea artikulu digitalentzat eta katalogatu gabeko liburu eta audio/bideo grabaketentzat.
Hautegaiek batxiler titulua edo baliokidea izango dute eta hiru urteko eskarmentua antzeko lan batean liburutegi batean. Gazte estatubatuar batentzat pentsatutako postua da eta bertan lan egin ahal izateko ahal legala izan beharko du, ingelesa menperatuz. Bereziki ongietorriak izango dira euskaraz, gaztelaniaz eta/edo frantsesez komunika daitezkeen hautagaiak.
Xehetasun eta jakingarri guztiak, hemen