euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada Magazine aldizkariko artikulua Las Vegaseko Lagun Onak euskal etxe eta euskaldunez 2024ko Udako zenbakia

2024/06/03

Euskal Etxearen historiari dagozkion argazki batzuk, Lagun Onak-ek berak egindako emaitza batean
Euskal Etxearen historiari dagozkion argazki batzuk, Lagun Onak-ek berak egindako emaitza batean

PUBLIZITATEA

Las Vegas, Nevada, AEB. "Fast Friends" (lagun azkarrak) dauka izenburu, Nevada Magazine aldizkariaren azkeneko zenbakian, 2024ko Udako dagokion alean, Mark Maynard-ek sinatzen duen erreportajeak, gai harturik hain zuzen ere, Nevada hegoaldean, munduko jokalarien meka den Las Vegaseko euskal komunitatea eta bertako Lagun Onak euskal etxea, sorrera berezia izan baitzuen 1980an, urte batzuk lehenago MGM (Metro Goldwyn Mayer) kasino barruan zabaldu zen jai-alai kantxa eta exhibizioei lotua, eta ez inguru osoan historikoki gertatu bezala, artzaintzari eta artzain-lanari lotua.

Hamar bat urte iraun zuen Jai-Alaiari lotutako jarduerak Las Vegasen, MGMko jabe Kirk Kerkorian-ek Las Vegasen, eta baita Renon ere, bertako MGM bere bi kasinoetan Jai-Alaia sartzea erabaki baitzuen, Renon dena den euskal komunitate historiko eta antolatua bazegoela, euskal hotel eta ostatuekin, eta baita Unibertsitateko euskal ikasketekin ere, baina ez Las Vegasen. 2.000 eserlekuko frontoia zen Las Vegasekoa eta Euskal Herritik, Floridatik eta munduko beste frontoi batzuetatik etorri ziren gazte pilotariak bertan jarduteko. Kantxak 1983an itxi zituen ateak eta pilotarietako batzuk Euskal Herrira itzuli, beste batzuk munduko beste kantxa batzuetara pasa, eta bertan geratu zirenekin hasi zuen fase berria Lagun Onak-ek.

 Artikulua hemen topa dezakezu pdf formatuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia