euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada estatuko kanpo merkararitza eta arlo ekonomikoko ordezkaritza bat bisitan da egunotan Bizkaian

2016/09/13

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria eta foru ordezkariak bisitari nevadatarrekin Bizkaiko Foru Jauregian
Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria eta foru ordezkariak bisitari nevadatarrekin Bizkaiko Foru Jauregian

PUBLIZITATEA

AEBetako Nevada estatuko bulego ekonomikoko arduradunak Bizkaia bisitatzen ari dira, lurraldeak elektrizitatearen eta automobilgintzaren sektoreetan dituen aukerak ezagutzeko. Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu zuen atzo Nevadako bisita uztailean, Washingtonen, Smithsonian Folklife Festival jaialdian izandako lehen hartu-emanen ondoren gauzatu dela, eta Bizkaia eta bertako enpresak ezagutzeko hurbildu direla. Rementeriak baieztatu du Aldundiak lanean jarraitzen duela nazioarteko bisitari gehiago lortzeko eta Bizkaiarentzat ekonomia-jarduera eta enplegua sortzeko aukerak ahalbidetzeko.

Bilbo, Bizkaia. Foru erakunde bizkaitarrak ohar batean plazaratu duenez, Ahaldun Nagusiak Estatu Batuetako Nevada estatuko ekonomiaren eta kanpo-merkataritzaren arloko arduradunak hartu zituen atzo goizean, Foru Jauregian. Jarad Van Wagoner eta Kris Sánchezek horrela hasi zuten Bizkaira egiten ari diren bidaia; helburu ekonomiko nabarmena duen bisita bat da, in situ ezagutzeko lurraldearen aukerak, bereziki elektrizitatearen eta automobilgintzaren sektoreetakoak.

Rementeriarekin elkartu ondoren, laneko bilera bat izan zuten Ahaldun Nagusiarekin, Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuarekin eta sektore elektrikoko enpresen ordezkariekin: Arteche, Iberdrola, Ormazabal, Gamesa eta Ingeteam. Izan ere, Bizkaian dauden bitartean, konpainia horietako batzuk bisitatuko dituzte eta lurralde bien artean negoziorako, inbertsiorako eta lankidetzarako dauden aukerak aztertuko dituzte. AIC Automotive Intelligence Center ere ezagutuko dute. "nazioarte mailan aitzindari da zentro hori, automobilgintzaren arloko enpresen lehiakortasunaren sustapenean, berrikuntzan eta lankidetzan oinarritutako eredu bat jarraitzen duelarik".

Ahaldun Nagusiak gogoratu du uztailean Aldundiak lehen hartu-emanak izan zituela Nevada estatuarekin, Washingtonen egin zen Smithsonian Folklife Festival jaialdian. Rementeriak garrantzitsutzat jo du, topaketa haren ondoren, Nevadak Bizkaia ezagutzeko erabakia hartzea. Esan zuenez, bisita hau oso garrantzitsua da Nevadak eta Bizkaiak bat egiten dutelako energiaren eta automobilgintzaren arloko etorkizunerako erronketan. "Nevadakoei asko interesatzen zaizkie energia berriztagarriak". Ahaldun Nagusiak adierazi duenez, "bisita honen gauzarik garrantzitsuena da Nevadak daukaguna zuzenean ezagutzea. Funtsezkoena da Aldundiak Nevada estatuko ordezkariek Bizkaiko enpresak bisitatzea lortu duela". Besteak beste, enpresa energetiko arloko Gamesa, Ormazabal, Arteche, Ingetean, Zamudioko Teknologia Parkea edo Boroako AIC, esan du.

Estatu Batuak etorkizuneko merkatu estrategiko bat dira Bizkaiarentzat eta haren enpresentzat, adierazi du Foru Aldundiak, gehituz hala egiaztatu zela aurtengo udan Washingtonen egindako goi-mailako bileretan, non lurraldeak ondo egituratutako eta balio handiko eskaintza bat aurkezteko aukera izan zuen Estatu Batuetako agintari eta enpresentzat interes handikoak diren sektoreetan: smart grids-ena (sare adimendunak) eta energia berriztagarriena. Nevada estatua haren aukerak ezagutzeko da Bizkaian, eta urrian Idahoko energia, segurtasun eta ingurumeneko laborategiko arduradunak dira etortzekoak, helburu bera betetzeko, adierazi du.

Ahaldun Nagusiak espero du bisita hauek aukera ematea jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko. Esan duenaren arabera, Aldundiaren helburua da aurten Nevadakoek egin dutenaren antzeko bisita gehiago lortzea. Adierazi duenez, "ezagutu egin behar gaituzte, bisitatu egin behar gaituzte eta zuzenean ikusi Bizkaiaren eta haren enpresen ahalmena. Bisita hauei esker, kalitateko ekonomia-jarduera eta enplegua sortzeko aukera izatea espero duela erantsi du".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia