euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Neuquengo ‘Baskos de la Confluencia’ko lagunak Patagonian ikusi ahal izan den eguzki-eklipse osoa ikusteko bildu dira

2020/12/16

Baskos de la Confluenciako lagunek eguzki-eklipse osoa ikusi zuten mendian
Baskos de la Confluenciako lagunek eguzki-eklipse osoa ikusi zuten mendian

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Munduko gainerako euskal etxe guztietan bezala, eta COVID-19ari aurre egiteko Argentina osoan ezarritako itxialdiaren karietara Neuquen probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeko lagunek ez dute hilabetetan elkartzeko aukerarik izan. Urtea bukatu aurretik, hala ere, elkartu ez ezik, "mendeko fenomeno astronomiko garrantzitsuenetako bat" ikusteko aukera ere izan dute atzo bertan elkarteko kideek.

Eguzki-eklipse osoa abenduaren 15ean izan da, goizeko 11.40 hasi eta arratsaldeko ordu 2ak arte iraun du. Fenomenoa Hego Amerikako hainbat herrialdetan nabaritu da eta konparazio Argentinako eta Txileko Patagoniako zerua ilundu egin zen eguerdian “gaua balitz bezala”.


[Eguerdia gau bihurtu zen Neuquen probintziako mendietan]

Ikurrina eskuan, hiritik urrundu behar izan zuten eklipsea ikusteko baina euskal elkarteko kide den Pedro Arana Urionabarrenechearen hitzetan, “merezi izan du; gure topaketetan ohikoa denez, gainera, janari eta edari onak lagun izan ditugu eskuan arratsaldea pasatzeko”.

Aurrez aurreko aktibitate gabeko urte bitxi honetan, ‘Baskos de la Confluencia’ko lagunek FEVAk antolatutako ekintza birtualetan hartu dute parte urte osoan; Euskadiren Argentinako Ordezkaritzak abenduaren 10ean antolatutako brindis birtualean ere izan zituen euren ordezkariak Neuquengo Euskal Etxeak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia