Neuquen, Argentina. 2016an sortutako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak mota askotako proposamenak eskaini dizkio bi urte hauetan Neuquen (Neuquen probintzia) eta Cipolletti (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldeari. Apiriletik aurrera, ordea, era formalago batean ari da, erakundeak Lege-Izaera lortu baitu. Estatus berriarekin Euskal Etxeari egin gitzakeen aktibitateen esparrua zabaldu zaio eta gaur egun antolatzen dituen mus tailerrei eta sukaldaritza topaketei, aukera berriak ari zaizkio gehitzen.
Urteko bigarren seihilekoari begira, Euskal Bazkari handi bat egitekotan dira Confluencia-ko lagunek, seguruenik abuztuan. Euskal Zine Zikloa berrabiatzeko planak dauzkate eta honen baitan genero indarkeria jorratzeko asmoa, besteak beste Emakundek (Euskadiko Emakumearen Euskal Erakundeak) ekoitzitako Volar dokumentala proiektatuz. Filmarekin batera hitzaldi bat eskaintzekotan da Euskal Etxea, Comahueko Unibertsitatea eta Irabazi-asmorik gabeko erakundeak lagun.