euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nestor Basterretxea, erroen modernitatea, hainbat artistek eskultorearen bizitzari buruz landutako DVDa

2008/02/21

Nestor Basterretxea, DVDa aurkeztu zuen egunean (argazkia Gara)
Nestor Basterretxea, DVDa aurkeztu zuen egunean (argazkia Gara)

PUBLIZITATEA

Nestor Basterretxea, erroen modernitatea Bermeoko eskultorearen bizitza eta obra kontatzeko hainbat literatok eta muskarik landutako DVDa da. Jose Angel Irigaraik eta Josu Zabalak editatutako lanean Bernardo Atxaga, John Buhamea, Andoni Egaña, Jose Luis Isasa, Kepa Junkera, Jorge Oteiza, Blas de Otero-Gabriel Aresti, Mikel Urdangarin edo Kirmen Uribe bezalako artisten elkarrizketak, irudiak, poemak, kantak eta musika biltzen dira.Bestalde, hilaren zazpitik apirilaren erdialdera bitartean Donostiako Kursaalean Basterretxearen eta Ortiz de Elgearen lanak daude ikusgai.
Hainbat literatok eta musikarik Nestor Basterretxea, erroen modernitatea landu dute Bermeoko eskultorearen bizitza eta obra kontatzen duen DVDa. Biografia modukoa Arteola eta Pamiela argitaletxeek editatu eta Jose Angel Irigarai eta Josu Zabalak gidatu dute. Basterretxearen bizitzaren laburpen orokorra da lana, Bermeotik hasi, Parisen eta Argentinan erbestean egon zeneko garaiarekin jarraitu eta Euskal Herrira bueltatu zeneko biografia kontatzen duena. Arantzazun egondako momentuen isla, "Serie Kosmogonikoa", gune publikoetako sorkuntza edo bere obra solidarioak, besteak beste, bere ekoizpen artistikoan ere azaltzen dira.

Nestor Basterretxea, erroen modernitatea DVD eta liburua "Litera&Musika;" izeneko bilduman biltzen den lana da. Bernardo Atxaga, John Buhamea, Andoni Egaña, Jose Angel Irigarai, Jose Luis Isasa, Kepa Junkera, Jon Lopategi, Jorge Oteiza, Blas de Otero-Gabriel Aresti, Pello Ramirez, Sara Soto, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe eta Josu Zabala bezalako artisten elkarrizketak, irudiak, poemak, kantak eta musika eskaintzen ditu obra honek.

Basterretxea Donostiako Kursaalean

Donostiako Kubo Aretoak iragan otsailaren zazpitik apirilaren erdialdera bitartean "En el curso del tiempo" Nestor Basterretxea eta Carmelo Ortiz de Elgea bezalako bi artisten esposizioa jasotzen du. Bi bide adierazgarri ezberdin jarraitu dituzte, baina lotura bera dutenak: euskal artearen berrikuntzan biak izan dira partaide lehenengo pertsonan. Erakusketa bi artisten ibilbidea eskaintzen duten 93 obrekin osatuta dago.

Basterretxea Bermeon jaio zen, Madrilen Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) diputatu izatera iritsi zen abokatu baten seme. Ama ere EAJko kide izan zuen eta baita "Emakume Abertzaleen Batza" erakundeko arduradun nagusia. 1936ko gerra piztu zenean familiak Donibane Lohizunera erbesteratu behar izan zuen eta ondoren Argentinara. Han zegoela, bere lehen lana Nestlé enpresarako marrazkilari izan zen. 1952.ean Argentinan ezkondu eta Arantzazuko santutegiaren kriptako horma-irudiak egiteko lehiaketa irabazi ondoren, Euskal Herrira itzuli zen. Bere eskulturak zenbait kontinentetan daude kokatuta.


Lotura interesgarriak

Nestor Basterretxearen biografia
Wikipedia

Basterretxearen eta Ortiz de Elgearen obrak Donostiako Kursaalean
www.euskaraz.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia