Necochea, Argentina. Ez da honakoa normalean ematen dugun berri modukoa eta ez gara izaten du berbidaltze eta mundu osoak partekatzen dituen irudien sobera zale, baina egun berezi hauetan gaude, asko oporretan eta ospakizun giroan daudela, bozkarioa, alaitasuna, euskal etxeetako ikastaroen eta ikasturte amaiera garaia, ilusioa azaleratu ohi den tenore batean eta ez zaigu gaizki iruditu bideo honi lekutxo bat egitea, azken finean euskal etxe batean gertatu baita, eta protagonisten abizenetatik ondoriozta daiteke arbaso euskaldunen bat ere. Joan den asteburuan Necocheako Euzko Etxean eskolaro bati amaiera ipintzen dion "egresatu festa" bat ari ziren ospatzen, eta batzuk luze gogoratuko dute momentua.
Luciano "Lucho" Fernández-i lagunek begiak zapi batez estali zizkioten, eta honela sartu zen aretoan, eta zapia kendu ziotenean aurrez aurre topatu zuen Martina Leguizamón, bere bikotea eta bere alabaren ama dena, eskuetan bi eraztun zeramatzala. Eta Martinan berarekin ezkontzeko eskatu zion. Beraz baiezko biribila eman eta bildutako andana bat jendea txaloka eta oihuka hasi zen, Euzko Etxea dardararaziz.
Lagunetako batzuk prentsari ere deitu zioten eta han zeuden bertako Ecos Diarios kazetako lagunak hau guztia biltzeko. Bikoteak kontatu zuen txitandik ezagutzen zutela elkar, mutikoak 8 eta neskak 10 urte zituztenetik, eta hamar uaskoz elkar ikusi gabe egon ondoren, berriz elkarrekin topo egin eta 2022ko azaroaren 18an ateratzen hasi zirela. Eta otsailean enteratu ziren aita-ama izatekotan zeudela eta honela irits zen Adhana, euren alaba. Joan asteburua iritsi arte. Hona posta:
Lutxok berak eta Ecos Diariosek banatutako bideoa birala bilakatu zen eta ehun mila erreprodukzio ingurura iritsi da Facebook eta Instagramen.