euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nerea Gonzalez euskal ordezkaria hautatu dute Concordian Immigranteen Azokako Printzesa

2009/10/19

Nerea Gonzalez Ovcharenko euskal ordezkaria printzesa hautatu dute Concordian 2009ko Immigrantearen Erregin Probintzialaren Lehiaketan, azaroaren 17an.
Nerea Gonzalez Ovcharenko euskal ordezkaria printzesa hautatu dute Concordian 2009ko Immigrantearen Erregin Probintzialaren Lehiaketan, azaroaren 17an.

PUBLIZITATEA

Euskal Gizataldeko ordezkaria, Nerea Gonzalez Ovcharenko, printzesa hautatu dute joan den asteburuan Argentinako Entre Rios probintziako Concordia herrian egin den Immigrantearen Erregin Probintzialaren Lehiaketan. Erreginaren makila Gizatalde Frantseseko Daiana Ayelén Arletaz Ferreyra ordezkariak bereganatu du, eta berarekin batera hautatu dituzte Nerea Gonzalez, lehenengo printzesa, eta bigarren printzesa, berriz, Siriar-Libanoar Gizataldeko ordezkaria, Guadalupe Solange Pietrantueno Krunfli. Nerea Gonzalezek 17 urte dauzka, bosgarren maila ari da ikasten Concordiako Aingeruetako Amaren Eskolan eta Psikologia nahi du ikasi.

Concordia, Argentina. Gizataldeen Jaien barne egin da joan den larunbatean Concordian Iparreko Geltokia izan zenaren tokian Immigrantearen Erregin Probintzialaren aurtengo lehiaketa. Jendez ongi hornitutako ekitaldi batean, Frantses Gizataldeko hautagaiak, Daiana Ayelén Arletaz Ferreyrak, jaso du erregin-makila, eta berarekin batera hautatu dituzte lehenengo printzesa Euskal Gizataldeko ordezkaria, Nerea Gonzalez Ovcharenko, eta bigarren printzesa Siriar-Libanoar Gizataldekoa, Guadalupe Solange Pietrantueno Krunfli. Judutar gizataldeko ordezkariak, berriz, Iara Musicovsky Portnoy-k, Kultur Enbaxadari onenaren izendapena hartu du.

Nerea Honzalez Ovcharenkok 17 urte dauzka, bosgarren maila ari da ikasten Concordiako Aingeruetako Amaren Eskolan eta Psikologia nahi du ikasi. Ez da euskal etxetik etorritako hautagaietan gora egin duen lehena, azken urteotan, esaterako, Concordiako Euskal Gizataldeko ordezkaria izan zen Maria Pia Mario-Hirigoyen Erregin Probintziala hautatu baitzuten 2006an, eta Gimena Ibarra, berriz, Miss Atsegina 2007an.

Larunbatean Erregina eta bere kortea hautatu ondoren, atzokoa izan zen aurtengo Concordiako Gizataldeetako Jaiaren azkeneko eguna, Azoka eguna egun osoz izan zelarik. Gizatalde bakoitzak bere gastronomia erakutsi eta dastagai ipini zuen eta, ohi bezala, partaideen kabalkada egin zen hiriko kaleetan zehar, euskaldunen kasuan banderaria ikurriñarekin agertu zelarik bertako euskal jatorridunen ordezkari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia