euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europako euskal ikasle taldetxo baten lehen kontaktua euskal-amerikar kulturarekin, Homedaleko euskal jaian

2011/07/04

Olatz Amarika, programaren zuzendaria
Olatz Amarika, programaren zuzendaria

PUBLIZITATEA

Boise eta Euskadiren arteko 'Ikasgela' truke-programaren barruan Boisera heldu diren nerabeek euren lehengo euskal-amerikar gertakizunean hartu dute parte ekainaren 26ean Homedale herrian, bertako urteroko euskal festan. Aipatu gazteak eta programako zuzendaria, Olatz Amarika, Larrabetzukoa, hilabetez egongo dira Boise, uztailaren 24ra arte. Programak euskal nerabeak Boisera etortzea ahalbidetzen du, eta alderantziz. EuskalKultura.com solasean aritu da 'Ikasgela' ekimeneko arduradunekin, Olatz eta Kyle-rekin, hain zuzen ere Homedale-eko urteroko euskal piknikean.

H. C./Homedale, AEB. Jetlag-aren eragina oraindik gainditu gabe eta Homedale-n ekainaren 26an eraso zuen eguzki kupidagabearen kontra eginez, Olatz Amarika eta trukeko bere lau ikasleak Idahoko euskal giroan eman zuten arratsaldea, Homedale-ko dantza-taldearen emanaldia eta Oinkariena ere ikusiz, eta txinga eta soka-tira txapelketetan disfrutatuz.

Arratsaldeko ekitaldien atseden batetan, EuskalKultura.com programaren zuzendariarekin, Olatz Amarikarekin solastu zen. Olatzek hizkuntza-akademia bat gidatzen du Euskadin, eta beti izana zuen buruan bueltaka bere ikasleei beste kultura bat ezagutu eta bizitzeko aukera ematea, beste hizkuntza bat ikasi bitartean bertako kulturaren esperientzia izatea. Bere lagun batek AEBetara egindako bidaia batetan Kyle Harbacheck ezagutu zuela, adierazi zigun. Lagun boisetarrak programaren antolakuntzarekin laguntzea gustukoa izango zuela pentsatu eta Estatu Batuetarako bere hurrengo bidaian, Olatzen ideia aipatu zion Kyle-ri.

Boise-Euskadi truke-programa egia bihurtzeko aukerarekin berehala erori zen Kyle eta programan interesatutako ikasleentzat harrera-familiak topatzea adostu zuten.

Hizkuntza berri bat ikasteaz gain, Olatzek ezagutza kultural eta esperientzia komunak eta desberdinak konpartituz Boiseko eta Txorierriko bailararen (Bizkaian) komunitateen arteko loturak sendotzea espero du. Hauxe lortzeko, Boisen dauden ikasleak mendiko irteeretara, kultur ospakizunetara eta kirol gertakizunetara joango dira eta natura zoragarriaz disfrutatzeko aukera ere izango dute.

Egitaraua

-Uztailaren 2an: Boiseko Zoologikora bisitaldia
-Uztailaren 4an: Uztailaren lauko ospakizuna barbakoa batekin, su artifizialekin jarraitua
-Uztailaren 9 -10ean: Boise ibaian zehar bidaia (ez bada oso ur-maila altua)
-Uztailaren 16-17an: Euskal Blokera eta Euskal Museora bisitaldia, ondoko Euskal Merkatuan bazkari batekin eta frontoian pilota partidu batekin jarraituak
-Uztailaren 20an: Snake River Stampedeko rodeo bidaia.
-Uztailaren 22an: Harrera-familia guztiekin batera Familien Afaria “Eskerrik asko!” esateko 

-Programaren Facebook webgunea ikus daiteke hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia