euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Neguko hotzari hamaika ekitaldiekin aurre egin dio Valladolideko Gure Txokok: txistorrada, danborrada, txangoak...

2016/03/02

Valladolideko Gure Txoko euskal etxearen egoitzan egin zen bazkari bat (argazkia Valladolid EE)
Valladolideko Gure Txoko euskal etxearen egoitzan egin zen bazkari bat (argazkia Valladolid EE)

PUBLIZITATEA

Udaberriari hasiera emateko plan eta proiektu berriak prestatzen dituen bitartean, Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak neguan eginiko jarduerak gogora ekarri ditu. Batzuk urteroko jarduera klasikoak dira, hala nola, Santo Tomas edo San Sebastián Egunaren ospakizunak, baina horiez gain txangoak, bazkariak eta koruaren emanaldiak ere izan dira. Gainera, elkarteak zuzendaritza ere berritu du. Jarraian, argazki galeria.

Valladolid, Espainia. 2016ko Mus Txapelketako partidak hasi ditu aste honetan Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak, eta bidenabar, azken hilabeteotan egin dituen jardueren berri eman du. Horien artean, batzuk elkarteko hitzordu klasikoak dira, hala nola Santo Tomas egunaren ospakizuna (Olentzeroren bisita ere eduki zuten egun horretan bertan) eta Donostia Eguneko festa. Aurten Iker Aramayok zuzendu zituen elkarteko kideak San Sebastian Martxa jotzen.

Azaroaren 15ean Gure Txoko Gure Txoko txangoa egin zuen Sepulveda herrira. Euskal Etxeko koruak bertako Kofradiaren gonbidapena jaso zuen El Salvador elizan egiten den meza berezian abesteko. Espainia osoko hainbat koru bildu ziren bertara, ekitaldian parte hartzera. Euskaldunen kantaldia "Agur Jaunak" klasikoarekin amaitu zen. Mezaren ostean elkarteko kideek eta kantariek bazkaria egin zuten Sepulvedako jatetxe batean.

Elkartearen beste albiste azpimarrargarri bat Zuzendaritza Batzordearen berritzea izan da. Urrian egin ziren hauteskundeak. Zuzendaritza utzi dutenak honakoak dira: Mariano Arranz, Ricardo Fdez, Ana Isabel García, Pilar Rodriguez, Gorka Hormaeche eta Agustin Oncalada. Batzordera sartu dira, aldiz, Juan José Medina, Oscar Castañeda, Nerea Castañeda, Agustin Hormaeche eta Sonia Sainz; eta zuzendaritzan jarraitzen dute Ricardo García eta Amparo Garcia.

Beste jarduera batzuk elkartearen urteurreneko ospakizuna izan zen (aurten Burgoseko Gumiel de Mercado herrira egindako irteera batekin ospatu zuten), eta urteroko babarrunjana.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia